Pierre Joseph Auguste Messmer (Vincennes, 1916ko martxoaren 20a - Paris, 2007ko abuztuaren 29a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1972tik 1974ra.
Administrazio kolonialeko funtzionarioa eta zuzenbidean doktorea izan zen. Bigarren Mundu Gerran Frantziar Indar Askeetako kide izan zen. Frantziako Atzerritar Legioan sartu zen eta Eritrean, Sirian, Libian eta Tunisian borrokatu zuen. Baita El Alameingo guduan ere. 1944an Normandiako lehorreratzean eta Parisen liberazioan esku hartu zuen. Ondoren, gerrako preso izan zen bi hilabetez Indotxinako gerran.
1950eko hamarkadan Mauritania (1952-54), Boli Kosta(1954-56), Kamerun (1956) eta Ekuatore Afrika Frantsesa (1958) eta Mendebaldeko Afrika Frantsesako (1958-59) gobernadore izan zen.
1959 eta 1969 artean Armadako ministro izan zen Charles de Gaulleren gobernuan. Sarrebourgeko alkatea izan zen 1971tik 1989ra. 1972an Georges Pompidouk lehen ministro aukeratu zuen eta 1974an Jacques Chiracek ordezkatu zuen.
1999an Frantses Akademiako kide hautatu zuten.