Pichinglis, bere hiztunek sarritan pichi deitua, Biokon garatutako ingeles kreolera da.
| Pichinglis | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 6.000 (2011) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza natural contact language (en) pidgina kreolera Ingeles kreolerak Atlantic English Creole (en) West African English Creole (en) krioera | |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | fpe |
| Ethnologue | fpe |
| Glottolog | fern1234 |
| IETF | fpe |
Pichinglis, bere hiztunek sarritan pichi deitua, Biokon garatutako ingeles kreolera da.
Pichinglisa Ekuatore Ginean sortu zen, ingelesean oinarriko bi hizkuntza kreoletatik eratorria. Alde batetik, Nigeriako Calabar hiri inguruko eskualdean hitz egiten zuten ingeles kreolera Malabora eraman zuten talde txikiek XIX. mendean zehar, eta baita ondorengo mendeetan ere, bertatik Biokoko kakao-landaketetan lan egitera joan zirenean. Bestalde, 1827tik aurrera, krioera uhartean zehar hedatzen hasi zen, Freetowndik (Sierra Leona) zetozen afrikarrek eramanda. Ingelesean oinarritutako bi kreolera horiek eta Afrikako hizkuntzak denboran zehar harremanetan jarri ziren, eta pichinglisa sortu zen.[1]
Pichinglisa da Malabo eskualdeko bigarren hizkuntzarik mintzatuena, gaztelaniaren atzetik. Uharteko kostaldeko zenbait herrixka eta hiritan – tartean Sampaca, Fiston, Basupú, Barrio las Palmas edo Luba- lehenengo hizkuntza da, eta uharteko lingua franca da. Batez ere fernandinoek erabiltzen dute, Biokon finkatutako gutxiengo talde etnikoa.[2]
Afta ùna bay dì bloques dɛ̀n tumara.
entonces-2PL-comprar-DEF-bloques-PL-mañana
Then buy [plural] the bricks tomorrow. (Ingelesez)
Entonces comprad los ladrillos mañana. (Gaztelaniaz)
Orduan adreiluak bihar erosi itzazue
À raya in wèt rayador.
1SG.SBJ-rallar-3SG.EMP-con-rallador
I grated it with a grater. (Ingelesez)
Lo rallé con un rallador. (Gaztelaniaz)
Birringailu batez birrindu nuen
À gò sigue chɔp.
1SG.SBJ-POT-seguir-comiendo
I'll continue eating. (Ingelesez)
Voy a seguir comiendo. (Gaztelaniaz)
Jaten jarraituko dut
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.