Krioera[1] (autoglotonimoa: krio) Sierra Leonan- batez ere Freetown hiriburuaren inguruan- askaturiko afro-estatubatuar esklaboen eta jamaikar ihes egin
| Krioera | |
|---|---|
| Krio | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | ama-hizkuntza: 692.000 (2016) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza natural contact language (en) pidgina kreolera Ingeles kreolerak Atlantic English Creole (en) West African English Creole (en) | |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | kri |
| Ethnologue | kri |
| Glottolog | krio1253 |
| Wikipedia | kri |
| Linguasphere | 52-ABB-bb |
| ASCL | 9225 |
| IETF | kri |
Krioera[1] (autoglotonimoa: krio) Sierra Leonan- batez ere Freetown hiriburuaren inguruan- askaturiko afro-estatubatuar esklaboen eta jamaikar ihes eginik libre bizi den esklaboaren ondorengoek garatutako ingeles kreolera da.
XVIII. mendean mendebaldeko Afrikan ingelesean oinarritutako kreolerak agertu ondoren, eta 1792an Freetown sortu zenean, aurretik zeuden pidgin horiek pixkanaka sartu ziren Sierra Leonako zenbait talderen hizkeran 1787 eta 1855 artean. Hasierako pidgina pixkanaka bilakatu zen hizkuntza egonkor baterantz, lehen komunitate haietako ondorengoen ama hizkuntzarantz, eta Sierra Leonako lingua franca hizkuntzarantz.[2]
1960ko hamarkadan, Thomas Deckerrek Shakespeareren lan batzuk krioerara itzuli zituen, eta jatorrizko poesia krioeraz konposatu zuen. 1980ko hamarkadan Itun Berria krioerara itzuli zuten.
Krioera 4 milioi sierraleonarren edo beste talde etniko batzuen lingua franca da, eta mendebaldeko Afrikako beste leku batzuetako milaka kreoleena ere. 500.000 pertsona ingururen ama-hizkuntza da. Ingelesean oinarrituta dago, baina jorubera eta igboerazko elementuekin nahastuta. 2011n eskuragarri zeuden datuen arabera, Sierra Leonako biztanleriaren % 90ek hitz egiten zuen krioera.[3]
Pichinglisa Ekuatore Ginean hitz egiten den hizkuntza da, krioertik eratorria. Krioera Bioko uhartera 1827a iritsi zen lehen aldiz, Freetowndik zetozen afrikar biztanleek eramanda. Pichinglisa herrialdeko bigarren hizkuntzarik mintzatuena da, fangeraren atzetik eta bubieraren atzetik.[4] Batez ere fernandinoek erabiltzen dute, Biokon finkatutako talde etnikoa, eta Ekuatore Gineako hizkuntza ofiziala den gaztelaniaren eragin handia du.
Krioerazko hiztunen komunitateak ere badira Ganbian, Nigerian eta Kamerunen.[5]
Hona hemen krioerazko hitz arrunt batzuk:
| Krioeraz | Euskaraz |
|---|---|
| Salon/Salone | Sierra Leona |
| Adu, Kushɛ | Kaixo |
| Padi | Lagun |
| Titi | Neska |
| Bɔbɔ | Mutil |
| Mi | Ni |
| Pikin | Ume |
| Wɔwɔ | Itsusi |
| Yu | Zu |
| Plaba | Gatazka |
| Sɔri, Ɔsh | Barkatu |
| Tɔk | Hitz egin |
| Fɔgɛt | Ahaztu |
| Ansa | Erantzuna |
| Mek | Egun |
| Bɔku | Asko, Gehiago |
| Uman | Emakume |
| Lef | Gelditu |
| Mɔt | Aho |
| Kil | Hil |
| Pipul | Jende |
| Wetin | Zer |
| Usay/Usai, We | Non |
| Wetin-mek | Zergatik |
| Ustɛm | Noiz |
| Vɛx | Haserre |
| Dia | Garesti |
| Waka | Ibili |
| Cham | Murtxikatu |
| Motoka | Kotxe |
| Sabi | Jakin |
| Fεt | Borrokatu |
| Wεf | Emazte |
| Lεf | Gelditu |
| Mama | Ama |
| Papa | Aita |
| Grani | Amama |
| Granpa | Aitite |
| Tif | Lapurtu |
| Jomp | Jauzi |
| Chɛr | Urratu |
| Dede/Dai | Hilda |
| Tata | Agur |
Hona hemen krioerazko esaldi batzuk:
| Krioeraz | Euskaraz |
|---|---|
| Kushɛ/Kushɛ-o | "Kaixo" |
| Wetin na yu nem? | "Nola duzu izena?" |
| Mi nem na Jems. | "James izena dut." |
| Usai yu kɔmɔt? | "Nondik zatoz?" |
| A kɔmɔt Estins. | "Hastingsetik nator." |
| Us wok yu de du? | "Zertan lan egiten duzu?" |
| Mi na ticha. | "Irakaslea naiz." |
| Na us skul yu de tich? | "Ze eskolatan irakasten duzu?" |
| A de tich na Prins ɔf Wels. | "Prince of Walesen irakasten dut." |
| A gladi fɔ mit yu. | "Pozten naiz zu ezagutzeaz." |
| Misɛf gladi fɔ mit yu. | "Baita nik ere (pozten naiz zu ezagutzeaz)." |
| OK, a de go naw. | "OK, orain banoa." |
| Ɔrayt, wi go tok bak. | "Ados, berriro hitz egingo dugu." |
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehen artikulua krioeraz:
| Krioeraz | High Krioeraz (Salontòk) | Euskaraz |
|---|---|---|
| Atikul Wan | Artikul Wan | 1. artikulua |
| Ɛvribɔdi bɔn fri ɛn gɛt in yon rayt, nobɔdi nɔ pas in kɔmpin. Wi ɔl ebul fɔ tink ɛn fɛnɔt wetin rayt ɛn rɔŋ. Ɛn pantap dat wi fɔ sabi aw fɔ liv lɛk wan big famili. | Òll mòrtalmandèm bòrn fri èn ekwal pan dignity èn raihtdèm. Dhèm gèt ratio èn kònshèns èn pantap dhat dhèm fòr akt with dhèm kòmpin na bròdharhudim spirit. | Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.[6] |
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.