Phillip Vallentine Tobias (Durban, 1925eko urriaren 14a - Johannesburgo, 2012ko ekainaren 7a) Hegoafrikako antropologoa izan zen.
1958tik aurrera, Witwatersrandeko unibertsitateko anatomia saileko irakasle eta zuzendari izan zen. Australopitekoetan aditua zen, eta, 1964an, Leakey eta Napier antropologoekin batera, hominido-espezie berri bat izendatu zuten, Homo habilis deitu zutena. Obra nagusiak: Kromosomak, sexu zelulak eta bilakaera (1956), Olduvaiko zintzurra, VII (1967), Giza anatomia (1968, M. Arnoldekin batera), Garuna hominidoen bilakaeran (1971), Arrazaren esanahia (1972) eta Boskimanak (1978).
Erreferentziak