Petri plakadiametro desberdinak izan ditzakeen beirazko edo plastikozko ontzi zilindrikoa da. Sakonera txikikoa da eta forma bereko estalki bat du, baina zertxobait handiagoa duen diametroarekin, gainean jarri eta kutxatila estali ahal izateko.
Beirazko petri plakak berrerabiliak izan daitezke, horretarako esterilizatu egin behar dira aurretik (ordubetez 160 °C-tan aire lehorra duen Pasteur labean). Plastikozkoak aldiz, erabili ondoren, bota egiten dira. Azken hauek dira gaur egun laborategi gehienetan erabiltzen direnak, ez baitira esterilizatu behar erabiltzen diren bakoitzean.