Iragazketa onila edo iragazketa inbutua solidoak likidoetatik bereizteko, iragazte-prozesuaren bidez, erabilitako laborategiko onil bat da.
Deskribapena eta erabilpena
Beirazko onil edo inbutu txiki bat da, laborategietan erabiltzen dena. Inbutua denez goialdean zatik koniko bat du eta haren zuloan tutua.
Uretan suspentsioan dauden partikula solidoak iragaztea du helburu. Iragazketa-onilaren zati konikoan iragazi-papera jartzen da. Iragazketa paper horrek ura pasatzen uzten du, ez ordea partikula solidoak. horiek paperean gelditzen dira.