Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón 1980. urteko espainiar film komikoa da, Pedro Almodóvarrek zuzendua.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Pepi Madrilgo etxe batean bakarrik bizi den emakumea da. Marihuana landareak hazten ditu, hortaz jabetuta, bere auzotarra den polizia batek Pepi bortxatuko du. Pepi mendekua hartzeko asmotan lagunekin bildu eta polizia jipoituko dute. Baina ez dakite, egitan, honen anaia bikia dela.