Pedro Jose Elizegi Maiz (Asteasu, 1840koabenduaren 23a - Asteasu, 1919kootsailaren 3a)[1], Pello Errota ezizenez, euskal bertsolaria izan zen. Bizibidez errotaria bazen ere, bertsoa lanbide osagarri gisa erabili zuen lehen bertsolarietakoa izan zen. Umoretsua eta plaza bertsolari bikaina izan zen, Euskal Herriak eman duen bertsolari on eta jorienetarikoa. 1895. urtean Argentinara joan zen, hara joandako euskaldunen aurrean kantatzera.
Mikaela Elizegi bere alabak Antonio Zavalari aitaren bizitzaren gorabeherak kontatu zizkion, eta Zavalak, elkarrizketa haiek grabaturik, Mikaelaren kontakizunak hitzez hitz idatziz jarri eta liburu batean argitaratu zituen: Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua.