Pedro Manuel Grazenea Etxaide (Elgorriaga, 1929 – Irun, 2017ko apirilaren 4a), izengoitiz Elgorriaga, nafar erremontaria izan zen. 32 urtez aritu zen profesionaletan, aitzinean beti.[1]
Bizitza
Pedro Manuel Grazenea 1929an jaio zen Elgorriagan. Haurtzaroan esku-huska aritzen bazen ere, geroago Euskal Jaiko erremonte eskolan sartu, eta 1948ko apirilaren 16an egin zuen debut profesionala. 20 urte zituelarik, besoko lesioa izan zuen. Sendatu zelarik, Urumea pilotalekura aldatu, eta frontoi horretako aurrelari hoberena izan zen hamar urtez. Erretiratu ostean, Urumeako erremonte eskolako arduraduna izan zen.[2] Gerora, masajista lanetan aritu zen 22 urtez Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 2007an, omenaldi egin zioten Mutrikun.[1]
Erreferentziak