Pedro Hurtado de Mendoza (Balmaseda, Bizkaia, 1578 – Madril, Espainia, 1651ko azaroaren 10a) bizkaitar teologoa izan zen. Filosofia eta teologiako irakasle izan zen Iruñea, Valladolid eta Salamancako unibertsitateetan. Kontraerreformaren teologo izateagatik nabarmendu zen, batez ere. Luteroren dotrinak gogor salatu zituen Aristotelesen filosofiaren aldeko zen Hurtado de Mendoza.