Haurtzaroan Beasaingo lehenengo ikastolako ikaslea izan zen[3] eta Beasaingo ikastolaren hasiera hartako oinarri eta zutabe izan zen Ixabel Olano Segurola beasaindarra izan zuen andereño.[4] Idazten eta irakurtzen txotxekin ikasi zuen —Elbira Zipitriaren ikasbidearekin— eta oinarrizko matematika, berriz, plastilinaz egindako pottoka eta kanikekin ikasi zuen;
[5] ikastolako lehenengo bi ikasliburuak Martin Txilibitu eta Xabiertxo izan zituen.[6]
Euskararen irakaskuntza
Oso gazterik ekin zion euskalgintzako ibilbideari: 16 urterekin Beasaingo gau eskolan eta Lazkaoko Euskal Eskolan euskara irakasten hasi zen.[7] Garai hartan bi ikastegi horiek Goiherriko Euskal Eskolaren baitan zeuden,[8]Dionisio Amundarain euskararen sustatzaile eta ekintzailearen gidaritzapean.[9]
1981ean Eusko Jaurlaritzak HABE —Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea— abian[10] jartzearekin eta 1983an legezko izaera[11] ematearekin batera Euskal Autonomia Erkidegoko hamar mila biztanletik gorako herri askotan udal euskategiak[12] ireki zituzten eta irakasle premia sortu zen. Hortik, Patxi, 19 urterekin, 1983-1984 ikasturtean, Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegian hasi zen irakasle. 20 urte zituela (1984an) Azpeitiko Udal Euskaltegian irakasle lanpostua lortu zuen oposizio-lehiaketa bidez. Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendaria ere izan zen 1997tik 1999ra.[13] Patxi Saezek, guztira, 19 urte egin zituen euskararen irakaskuntzan.
Hizkuntza planifikazioa
1999an, Azpeitiko hizkuntza planifikazioa bideratzeko, Azpeitiko Udalak Euskara Patronatua sortu zuen[14] eta sorreratik erakundearen arduradun teknikoa da.
Euskalgintzari lotutako bere ibilbide profesionaletik eta euskararen gizarte-ekintzailetza aktibotik hainbat ekimen berritzaile eta urratzaile jarri ditu abian:
Azpeitian Euskara Biziberritzeko Lehenengo Plan Nagusiaren[16] diseinu teknikoa egin zuen eta 2001. urteko abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Azpeitiko 657 lan eta gizarte erakundek eta 5.000 azpeitiar baino gehiagok Euskara Biziberritzeko Azpeitiko Lehenengo Plan Nagusia abian jartzearen aldeko babesa eman zuten beren sinadura emanez udaletxeko arkupetan jarritako sinadura mahaietan.[17] Azpeitikoa izan zen Euskal Herriko udalerri batean abian jarri zen lehenengo EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia).[18][19]
Erabili.com
2003-04-01ean euskararen eguneroko aktualitatea eta iritzia jorratzen zuen lehenengo hedabide digitala jarri zuen abian (Erabili.com)[20] eta editore lanetan aritu zen zabalik iraun zuen 12 urteetan, 2015ko abendura arte. Erabili.com agerkariak 2.500 harpidedun baino gehiago izan zituen munduko 80 herrialdeetan eta euskalgintzako eragileen artean oso erabilia eta ezaguna bihurtu zen euskarari buruz egunero argitaratzen zituen berriengatik eta, batik bat, euskaltzale eta adituen[21] iritziak eta eztabaidak argitaratzen zituelako. Euskarari buruzko albiste iturri erreferentziala[22] bihurtu zen; izan ere, besteak beste, Europa Press albiste agentziak erabili.com agerkariak argitaratutako informazioa zabaltzen zuen.[23]
2005eko abenduaren lehenengo egunean «Azpeitiko Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioa Bermatzea Helburu duen Udal-ordenantza»[24] onartu zen aho batez Azpeitiko udala osatzen zuten alderdi eta zinegotzi guztien aldeko botoarekin (EAJ, EA, PSE-EE eta PP).[25] Ordenantzari estatuaren abokatuak, EAEko Espainiako Lurralde Ordezkaritzak galdaturik, auzi-eskea jarri zion «gaztelania baztertzen» zuela argudiatuz. EAEko Auzitegi Nagusiak 2007. urtean,[26] aurrena, eta 2009an Espainiako Auzitegi Gorenak[27][28] Azpeitiko ordenantzaren aurkako epai bana eman zuten. Espainiako auzitegietatik eman zituzten epaiek ukatu egiten zuten Azpeitian euskara «askatasunez» egiten zenik, izan ere, epaileen ustez Azpeitiko Udal ordenantzak, nahitaez, Azpeitian euskara erabiltzeko beharkizuna ezartzen zuen. Ildo beretik, ordenantzak Azpeitian gaztelaniaz egitea «galarazi» egiten zuela zioten. Horrez gain, bi epaiek baieztatzen zuten udalek ez zutela «eskumenik» euskara sustatzeko. Espainiako justiziatik etorritako epaiek hautsak harrotu zituzten Euskal Herriko herritar eta politikarien artean. Epaiak «erokeria juridikotzat» hartu ziren eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek[29] Azpeitiko ordenantza «eredugarria» zela esateaz gain, udalek hizkuntza-politikako arauak eta ordenantzak ezartzeko «beharra eta eskubidea» zutela aldarrikatu zuten aho batez, gipuzkoarren ordezkaritza zuten alderdi politiko guztien aldeko botoarekin (PSE-EE, EAJ, H1!, EB-B-Aralar, PP eta Alternatiba).[30] Espainiako epaitegietatik jasotako erantzunak agerian utzi zuen euskararen aldeko udal politikak garatu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko udalek premia gorria zutela udal eskumenak aitortuko zizkien lege bat izateko. Eskumen horiek EAEko udalei Eusko Legebiltzarrak aitortu zizkien 2016an indarrean jarri zuen Euskadiko Udal Legearen[31] bidez, Azpeitiko Udalak ordenantza bidegilea onartu eta auzitegiz auzitegi 11 urteko gurutze-bide eta gurutzadan ibili eta gero.[32][33]
Espainiako eta Frantziako estatuek euskara administrazio publikoan —batez ere herritarrengandik hurbilen dagoen udal administrazioan— kate motzean eta larre motzean nahi zutela salatu zuen Patxi Saezek.[34] Ildo beretik, Frankismoaren diktaduraren ondoren, 1978ko Konstituzio Legearen eskutik EAE eta Nafarroa erakundetu zirenetik, Espainiako epaitegietatik, behin eta berriro —sistematikoki— txori izan nahi zuen euskarari hegoak ebaki egin zizkiotela deitoratu eta gaitzetsi zuen.[35]
Elegune
2006-09-22an Elegune,[37][38] Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko Euskal Herriko lehenengo zentro teknikoa,[39] jarri zuen abian Euskara Patronatuak Patxi Saez Belokiren gidaritzapean. Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera daude Patxi Saezek formulatutako Gurdiaren Paradigmaren ardatzean, baita Eleguneren sorburuan ere. EAEko hamar mila biztanletik gorako udalerri askok XX. mendearen 80ko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundearen sorrerarekin batera, herritar helduen artean euskararen ezagutza zabaltzeko premiatik udal euskaltegiak sortu zituzten moduan, XXI. mendearen hasieran helduen lan arloan euskararen erabilera zabaltzeko premiatik sortu zen Elegune egitasmoa Azpeitian. Euskara sustatzeko udalen ekintzailetzatik sortutako bi azpiegitura horiek, euskaltegiak eta Elegune, euskararen erabateko gizarteratzea lortzeko gurdi bereko bi gurpil dira: bata ezagutzaren hedatzaile eta bestea erabileraren bultzatzaile. XXI. mendearen hasiera hartan langile euskaldunez betetako enpresak ziren Azpeitikoak. Siadeco Ikerketa Elkarteak Azpeitiko esparru sozioekonomikoan 2003an egindako ikerketaren arabera, [40] Azpeitiko 131 enpresetan lanean ari ziren 4.000 langileetatik %90 euskaldunak ziren; makina erreminta eta metalaren industrian, berriz, langileen %95 ziren euskaldunak eta handizkako salerosketa arloko langileen %99 ziren euskararen jabe. Enpresetako langile euskaldunen kopurua Azpeitiko herritar euskaldunena (%88) baino handiagoa zen. Baina lan kontuetan erdara zen nagusi. XXI. mende hasierako Azpeitian euskarak enpresetan sartzeko itxitura eta horma gotorrak zituen. Eta erresistentzia haiek gainditzeko sortu zen Elegune egitasmoa. Planifikazio zentroa izateko sortu zen Elegune, hain zuzen ere, langile euskaldunez osatutako enpresetan euskara produkzio-sistemaren eta produkzio-prozesuaren ardatz-hizkuntza bihurtzeko helburuarekin jaio zen, azken batean, enpresen jarduna euskarazko bizibidera ekartzeko sortu zen Elegune. Lan erakundeak euskararen altzora ekartzeko Euskal Herrian abian jarritako lehenengo udal zerbitzua da Elegune.[41] Elegune Azpeitiko industria arloko langileen %55 elkartzen zituzten 12 enpresa handienen babesarekin jarri zen abian.[42] ELEGUNEk Euskaltzaindiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, ADEGI enpresari elkartearen eta Azpeitiko Udalaren babesa izan zuen bere sorreran.[43]
Euskarak bere nagusitasun guneen (arnasguneen) osaketarako behar beharrezko duen funtsezko ekaia (berezko hiztunak)[44] bizikidetzarako gizarte egitura iraunkorretan elkartzeko (familia, lagunartea, auzoa, herria...), laneko arlo guztietan euskara nagusitzea ezinbesteko motorra ikusten zuen Patxi Saezek.[45]
EtorkiZUn
2006an EtorkiZUn egitasmoa jarri zuen abian Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko ikastetxe guztiekin elkarlanean,[46] Azpeitira etorri berriak ziren 6 urtetik 16 urte arteko haur eta gazte etorkin guztiei euskara ikasteko bide eraginkor bat eskaintzeko, betiere, Azpeitiko gizarte bizitzan errazago txertatzeko helburuarekin.[47] Egitasmoaren lehenengo bost urteetan ia 500 neska-mutil aritu ziren.[48]
Hizkuntza politikaren udal-neurketa
2006an Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak[49] Euskal Herriko udalerrien hizkuntza-politikak aztertu eta neurtu zituen euskararen historian lehenengo aldiz. Euskararen gizarte-egoera hobetzeko hartutako erabakiak, baliabideak eta emaitzak neurtu zituen Kontseiluak udalerriz udalerri. Lehenengo neurketa hura egin ondoren plazaratutako sailkapenean Azpeitia zegoen lehenengo tokian.[50]
Bikain
2009an, Azpeitiko Udalak euskararen kudeaketa neurtzen duen Eusko Jaurlaritzaren goi mailako Bikain ziurtagiria lortu zuen.[51] Azpeitikoa Euskal Herriko lehenengo udala izan zen urrezko Bikain egiaztagiria lortzen.[52]
Aittu!
2019an, aurreneko Euskaraldiak Beasaingo udalerrian 2.368 herritarrekin izandako parte-hartze zabalaren ondoren[53] eta Beasaingo euskalgintza egituratu nahian, 64 beasaindar elkartu ziren euskara elkarte bat eratzeko eta abian jartzeko.[54] Patxi Saez ere beasaindar horien artean ibili zen elkartearen sortzaile eta sustatzaile lanetan. Hortik, 2019ko ekainean, Aittu! Euskara Elkarte berriaren lehenengo Batzar Nagusian lehendakari izateko hautatu zuten.
Musukoa
2020ko apirilean, Covid-19izurriak milioika kutsatu eta hildako eraginez Euskal Herrian eta munduan barrena oldarraldi betean ziharduenean, gaitzari aurre egiteko ahoa eta sudurra estaltzeko musuko babesgarriari musukoa esatea proposatu zuen Patxi Saezek sare sozialen bidez.[55] Hitz berriak berehalako onarpena izan zuen[56][57] eta tximista bezala zabaldu zen euskararen hiztun-herrian.[58] Izandako oihartzun[59][60] eta erabilera zabalaren[61] ondorioz, Labayru Hiztegiko[62] eta Elhuyar Hiztegiko[63] lexikografoek berehala hiztegiratu zuten.
Ez Euskaltzaindiak[64] eta ez Berria egunkariak, ordea, ez zuten onartu 'musukoa' erabiltzea. Berriaren Estilo Liburuak, gainera, berariaz mugatu zuen erabilera, "inoren esanetan bakarrik"[65][66] erabili behar zela zehaztuz.[67]
Elefantea
2015eko urriaren 13an Elefantea ikusi[69] artikulua argitaratu zuen Erabili.com agerkari digitalean. Artikulua bi helbururekin eman zuen argitara: batetik, euskararen berreskurapena ziklo amaiera batera iritsita zegoela ikusarazteko eta, bestetik, ziklo berrian euskara laneratzeko estrategiari heldu behar zitzaiola aldarrikatzeko.[70][71]
«
Azken urteotan euskalgintzaren inguruko gogoetetan aipatzen den bezala, ziklo luze baten bukaeran eta beste bat hasi nahian gaude euskaldunak. Patxiren artikuluak testuinguru horren usaina du nabarmen: eguneroko lanetik burua altxatu, eta epe luzeko ikuspegiz etorkizuneko erronka nagusiak zein diren finkatzerakoan ekarpen kualifikatua egin digu artikulu honen bidez. Izan ere, euskararen berreskuratze bidean proposamen argia planteatzen du Patxik hurrengo hamarkadetarako: lan mundua euskalduntzea da euskarak EAEn duen erronka nagusia.
Euskara gizarteko ardatz-hizkuntza bihurtzeko zabaldu beharreko ziklo berrian ezinbestean lan-munduaren elefanteari heldu beharra ikusten zuen Patxi Saezek: «Nola bihurtuko dugu euskara euskaldunez osatutako gizartearen hizkuntza nagusia, lanerako hizkuntza gisa baliorik ez duen bitartean?».[73][74]
«
“Lanerako edota beharrerako hizkuntza gisa baliorik ez duen bitartean” euskarak ez du etorkizunik zure ustez. Nik erantsiko nuke kultura soziolinguistikoaren oinarrizko printzipio bat ezarri duzula euskararen aldeko borroka-leku ideologikoan eta politikoan. Hizkuntza plangintzan eta glotopolitikan lehentasunik baldin badago, lanaren eremuari zor zaio lehentasun hori. Eta arrazoia begien bistan dago: botere-gune estrategikoa da ekonomiaren sistema, eta sistema estrategiko horretatik kanpo dagoen komunitate linguistikoa hotzak akabatzen dago.
Elefantea ikusi artikuluari euskalgintzako esparru askotako 50 aditu eta ekintzailek baino gehiagok erantzun zioten eta, iritzi truke horretatik, eztabaida bizia sortu zen ondorengo urteetan jarraitu beharreko estrategien gainean. Eztabaidak eztabaida eta iritziak iritzi guztiak bat etorri ziren euskalgintzan eta euskararen biziberritzean ziklo bat amaitu zela eta beste bat zabaldu beharra zegoela.[76]
Euskararen biziberritzean zabaldu beharreko ziklo berriari begira, euskalgintzan predikamendu handia zuten ahotsak, Jon Sarasuarena kasu, bat etorri ziren Patxi Saezen lan-munduaren giltzarritasunaren tesiarekin.[77]
«
40 urtean inbertsio handia egin dugu hezkuntzan, baina ez du inolako zentzurik aurrean lan mundu erdaldun eta erdalduntzaile baten horma badago. Belaunaldi horiei iruzur ez egitekotan, eta orain artekoari zor diogun begiruneagatik, apustu sendoa egin behar da.
Patxi Saezek idatzitako Elefantea ikusi artikuluaren eragina nabarmena izan zen euskalgintza zibil eta instituzionalaren luze-zabalean. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Eremu Sozioekonomikoan 2019-2023 epealdirako ondu zuen Euskararen Lehenengo Plan Estrategikoaren Liburu Zuria argitaratu zuen[79] eta bertan hitzez hitz jasotzen zenez, «alor sozioekonomikoko euskararen plan estrategikoa lantzen hasteko giltzarri diren hainbat dokumentu» erdigunean jarri zituen prozesuan parte hartu behar zutenekin partekatzeko eta prozesuaz hausnarketa egiteko. Hausnarketarako hautatutako dokumentuen artean Patxi Saez Belokiren Elefantea ikusi artikulua zegoen erdigunean.
Kike Amonarriz soziolinguistak ere 2019an argitara eman zuen "Euskararen Bidegurutzetik" liburuan horrela dio:
«
Asko izan dira lan-mundua euskalduntzearen garrantziaz ohartarazi duten ahotsak. Patxi Saezen "Elefantea ikusi" artikuluak mugarri bat jarri zuen eta eztabaida aberatsa zabaldu.
2015eko Euskararen Egunean, abenduaren 3an, Euskal Herriko 16 hedabideetan Euskaltzaindiari egindako proposamen eta eskutitz irekia[81] argitaratu zuen euskararen Akademiari eskari zehatz bat eginez: euskararen batasunetik igarotako azken 50 urteotan Euskal Herriko gizartean euskararen normalizazioa lortzeko jarraitutako paradigma berritzeko eta, aldaketa hori egin ahal izateko, gidaritza hartzeko. Euskaltzaindiak aintzakotzat[82] hartu zuen Patxi Saezen eskaria eta 2016ko otsailaren 12an, Bilboko egoitza nagusian, Euskara Biziberritzen Jarraitzeko Erronkak jardunaldia antolatu zuen.[83] Sortutako jakinmina ikusita —astebete aurretik Euskaltzaindiaren areto nagusian tokirik ez baitzegoen bertaratzeko eskariei erantzuteko— jardunaldia interneten, streaming bidez, zuzenean jarraitzeko aukera eman zuen Euskaltzaindiak bere historian lehenengo aldiz.[84] Horrela, Euskaltzaindiaren areto nagusia bete jende zegoela, ehundik gora euskaltzain, ikertzaile eta euskaltzaleren aurrean, eta baita interneteko leihotik so zituen beste hainbaten begiradapean, Patxi Saezek ahuldutako hizkuntzak indarberritzeko paradigma berria aurkeztu[85] zuen: Gurdiaren Paradigma edo Behar Naturalaren Paradigma.[86]
«
Zeren Patxi Saezek eskatzen duena, funtsean, paradigma aldaketa bat da, alegia, eta betiko adibidea erabilita, garai batean Fisika Newtonek sortutako paradigmatik ikusten genuen, gero (XX. mende hasieran) iraultza zientifiko bat gertatu zen eta paradigma aldatu zen, hortik aurrera Fisika Einsteinek sortutako paradigmatik hasi ginen ikusten (erlatibitatearen teoria). Esan nahi ote du horrek Newton oker zegoela eta Einstein zuzen? Newtonek deskribaturiko legeak okerrak eta zentzugabeak zirela? Ez, jaun-andreok, paradigma aldaketa bat ez da hori, beste hau baizik: Einsteinek ez zuen Newton desegin, gainditu bai ordea, Fisika ulertzeko modu berri bat eskaini, zeinaren bidez aurrerakada zientifiko itzelak gertatu ziren. Zeren, funtsean, Newtonen paradigma agortua zegoen, eman beharrekoa emanda, elkortua, bizigabetua. Hitz batean, ordurako hila eta fosiltzen hasia.
Hizkuntza gutxituak biziberritzeko eredu soziolinguistiko berria proposatzen du Gurdiaren Paradigmak. Eredu teoriko bat da, hizkuntzaren gurdia bi gurpilen gainean ardazten duena —ezagutzaren gurpila eta erabileraren gurpila—. Bi gurpil horiek ardatz berean dabiltza jirabiraka, elkar elikatuz.[88] Hizkuntzaren gurdia mugiarazteko indarra, berriz, hiztunek hizkuntza hori giza-komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren[89] neurri berekoa da. Hortik, Gurdiaren Paradigmaren eredu teorikoa Maslow piramidearekin edo giza-beharren hierarkiarekin lotuta dago. Azken batean, Gurdiaren Paradigmaren bi gurpilak mugiarazteko indar hori, behar natural[90] hori, hizkuntza gutxitua ardatz-hizkuntza duten antolaketa sozialek sorrarazten dutela dio Patxi Saezek eta hizkuntza gutxitu ororen indarberritzea hizkuntza gutxituaren arnasgune soziofuntzional horiek babestetik eta berriak sortzeko bidetik etorriko dela dio.
«
Ezagutza eta erabilera gurdi bereko bi gurpilak dira: ezinbestean elkarrekin biratu behar direnak, gurdia ondo ibiliko bada. Beharra da gurdiaren ardatza. Patxik bete-betean asmatu duela iruditzen zait. BEHARRA DA GAKOA.[92] «Beharrezkotasuna». Era ezberdinetan formulatu daiteke: arnasgune (geografikoak zein soziofuntzionalak), espazio normalizatuak, espazio hegemonikoak, dentsitate handiko guneak… edo —Patxik dioen moduan— «euskaraz egiteko ziurtasun eremuak».
Eredu teoriko horren erdigunean berezko hiztunak[93] jartzen ditu Patxi Saezek. Berezko hiztunak dira Behar Naturalaren Paradigmaren eragile eta ekintzaile nagusiak; modu naturalean hizkuntza gutxitua berezkoa duten hiztunak dira, hizkuntza horretan bizi eta pentsatzen duten hiztunak.[94] Berezko hiztunek ardatz duten hizkuntza bihurtzen dute inguratzen dituen errealitatearen ulerbide eta beren hausnarketak arrazoitzeko mintzabide, izan ere, bere-berea duten hizkuntza hori dute beren kolkorako barne-mintzo eta gogoetarako tresna.[95] Berezko hiztunek elkar hartuta elkarbizitzarako gizarte-egiturak osatzen dituztenean (familia, lagunartea, auzoa, herria…) gizarte-egitura horiek hizkuntza gutxitua komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzeko Behar Naturalaren sortzaile eta jagole bihurtzen dituzte.
«
Komunikaziorako euskara ardatz izango duen gizartea eraiki behar dugu. Barre eta negar euskaraz egingo duten euskaldunekin osatutako gizartea eraiki behar dugu. Oroimenean gordetako bizipenak euskaraz dituzten euskaldunekin osatutako gizartea. Atsekabean barrua euskaraz hustuko duten euskaldunekin osatutako gizartea eta, atsegin betean, pozak eta alaitasunak euskaraz biziko dituen gizarte euskalduna izan behar dugu jomuga.
Beasaingo soziolinguistarentzat hizkuntza gutxituaren biziberritzeak, lehen-lehenik, Maslow piramidean gizabanakoak dituen oinarri-oinarrizko beharrak betetzeko, komunikazio efektiboa eta afektiboa asetu behar du —amaren eta seme-alaben arteko harreman-lokarria eta baita familiarteko eta lagunarteko harreman-lotura estuenak ere—. Norbanakoaren lehen sozializazioaren oinarrizko komunikazio-beharrak asetu ondoren, bigarren sozializazioaren komunikazio-premietan ardaztu behar da hizkuntza-biziberritzea: hezkuntzan eta kulturgintzan. Bigarren sozializazioan gizarte eragile oso garrantzitsuek parte hartzen dute, hala nola, eskolak eta komunikabideek, azken horien artean toki nabarmena dute internetek eta sare sozialek. Azkenik, Gurdiaren Paradigmaren arabera, lana da gizarte-antolaketaren bilakaerarekin lotura estu-estua duen giza jarduera, giza-behar natural guztietan eragina duena. Gizateriaren historiaren sokan lana dago gizarte aldaketa eta giza aitzinamenduaren ardatzean. Gizartean txertatuta bizi den gizakiak lana du bizibide eta bizimodua ateratzeko bizimolde.[88] Lanaren edo beharraren bidez, elikatzeko giza-premiarik oinarrizkoenetik hasi, eta Maslow Piramidearen tontorrean dagoen autorrealizazioaren arteko gizakiaren premia guztiak asetzen dira. Beraz, Gurdiaren Paradigmaren arabera, hizkuntza ororen bete-beteko normalizazoa, hizkuntza lan-arloan erabateko ohikotasunez erabiltzearekin bideratzen da, lana baita gizabanakoaren gizarte antolaketaren jarduera nagusia.
«
«Lana da gure gizarte antolaketaren jarduera garrantzitsuena»: horra zure beste iritzi bat. Bete-betean asmatu duzu gai horretan ere: “sozializazioaren faktorerik garrantzitsuena lana da”, dio batetik Andre Gortzek. Eta bestetik: “kohesioa eta herritartasuna oinarritzen diren lana” ezin da murriztu nolanahiko ‘lana’ kontzeptura, zeren eta “lana kategoria antropologikoa izateaz gain, gizakiaren bizi-iraupena bermatzen duen beharrizana da” (“Metamorfosis del trabajo”, 1995).[97] Labur-zurrean: lanak bizi du gizakia beste ezerk baino areago.
Patxi Saez Belokik 2015eko abenduaren 3ko Euskararen Egunean Euskal Herriko 16 hedabideetan[99]Andres Urrutia euskaltzainburuari zuzendutako eskutitz irekia argitaratu zuen.[100] Eskutitzean eskari zuzena egin zion Euskaltzaindiari: azken 50 urteotan indarrean zegoen euskararen paradigma aldatzeko prozesuan gidaritza hartzeko.
Euskaltzaindiak onetsi[82] egin zuen Patxi Saez Belokiren eskaria eta “Euskara Biziberritzen Jarraitzeko Erronkak” Jardunaldia[101] antolatu zuen euskararen normalizaziorako bidean handik aurrera jorratu beharreko lan-ildoak zehazteko.[102]
2017an Euskaltzaindiak Patxi Saez Beloki Sustapen Batzordeko kide[2] izendatu zuen akademiaren baitan bere ekarpena egin zezan.
XXI. mendearen hasmentan euskarak lan arloan zentraltasuna irabazteko zeukan erronkari buru egiteko Patxi Saezek ezinbestekoa ikusten zuen Euskaltzaindiaren ekintzailetza eta jagoletza:
«
Euskaltzaindia herri gogotik sortutako erakundea da eta mendeurreneko gogoetatik gogo berriturik ekin dio etorkizunari. Euskaltzaindia hor izan da beti euskararen historiako ekintzailetzan: ikastolen sorreran, euskalduntze-alfabetatzea antolatzen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa aurrera eramaten, euskararen lehenengo gaitasun agiriak banatzen... eta zalantzarik ez dut euskarak lan arloa irabazteko dituen premiei erantzuten ere hor izango dugula Euskaltzaindia. Ekin eta jarrai.
2022ko azaroaren 18an, Sustapen Batzordeak antolatutako XXVII. Jagon Jardunaldiaren baitan, «Euskararen Gogoetagunea»[104] aurkeztu zuen Euskaltzaindiak euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta euskararen biziberritzean arnas luzeko bisioa eta estrategiak marrazteko eta adosteko, beti ere, adostasun horietatik Euskal Herriko herri-erakundeen hizkuntza-politiketan jauzi berrietarako bidea egiteko. Euskaltzaindiaren «Euskararen Gogoetagunetik» marraztutako lau jauzi edo eskala handiko operazio berri horien artean lan-mundua zegoen lehentasunezko tokian.[105]
Jon Sarasua, Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea, aurkezpen-hitzaldian, euskararen arlo guztietako berrogei euskalari eta aldezkarien aurrean, horrela mintzatu zen ponentziaren kapitulu zentralera iritsi zenean:
«
Lau jauzi, arlo handi, planteatzen ditugu etorkizun-ikuspegi honetan. Lehenik eta behin, jauzi-elementu funtsezko bat: lan-eremua. Eta, hemen, bisio honek planteatzen du uhin-aldi bat edo munta handiko olatu bat, eskala handiko operazio edo jauzi bat behar dugula euskararen lan-eremuko garapenean. Lan-eremua euskalduntzearen garrantzia Patxi Saezek ikusarazi zuen orain dela urte batzuk.
Beharra da giltza, Euskera aldizkaria, Bilbo: Euskaltzaindia, 61-2 ikerketa zenbakia, 2017ko azaroa, 439-460 orr.
Ardatzean jartzeko garaia, Hermes pentsamendu eta historia aldizkaria, Bilbo: Sabino Arana Fundazioa, 57. zenbakia, 2017ko azaroa, 130-133 orr.
Euskararen misterioa, Hermes pentsamendu eta historia aldizkaria, Bilbo: Sabino Arana Fundazioa, 60. zenbakia, 2018ko abendua, 84-91 orr.
Hizkuntzak egiten gaitu, Berria, Noticias de Gipuzkoa, Deia, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2016-11-12.
Euskararen zubigileak, Berria, Noticias de Gipuzkoa, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2016-11-05.
Berezko hiztunak, Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Goierriko Hitza, Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Urola-Kostako Hitza, Puntua, Uztarria, Bizkaie, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2016-12-01.
Euskarak Bilbo behar du, Berria, Gara, Deia, Irutxuloko Hitza, Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Puntua, Uriola, Uztarria, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-01-24.
Euskararen bizi puskak, Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Deia, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Uztarria, Bizkaie, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-03-21.
Hizkuntzakeria I, Berria, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Irutxuloko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Puntua, Gara, Sustatu, Uztarria, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-04-27.
Hizkuntzakeriaren jokoa II, Berria, Deia, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Irutxuloko Hitza, Puntua, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-06-06.
Lingua Navarrorum eta hizkuntzakeria III, Berria, Noticias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava, Deia, Gara, Puntua, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-10-16.
Hizkuntzakeriaren arrautza IV, Bizkaie, Berria, Zuzeu, Sustatu, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Gara, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Elinberri, Puntua, patxisaez.eus, 2018-04-9.
Hizkuntzakeriaren piztijendea V, Zuzeu, Sustatu, Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Elinberri, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, patxisaez.eus, 2018-06-01.
Egiazko Euskaldunak, Berria, Sustatu, Zuzeu, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Gara, Elinberri, patxisaez.eus, 2018-09-01.
Euskararen ezkutuko bilera, Noticias de Gipuzkoa, Zuzeu, Sustatu, Deia, Gara, Noticias de Alava, Elinberri, Puntua, Goiberri, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, patxisaez.eus, 2018-10-24.
Euskaraldiaren indarra, Puntua, Berria, Gara, Zuzeu, Sustatu, Elinberri, Bizkaie, Goierriko Hitza, Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Deia, Enbata, Iparraldeko Hitza, Diario Vasco, El Correo, patxisaez.eus, 2018-11-23.
Perretxikoak ikusi, Enbata, Gara, Bizkaie!, Zuzeu, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Elinberri, Goierriko Hitza, Sustatu, Puntua, Berria, Deia, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, patxisaez.eus, 2019-05-10.
Euskaltzaindia: herri gogoa, berri gogoa, Zuzeu, Sustatu, Berria, Enbata, Goierriko Hitza, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava, Gara, Elinberri, El Diario Vasco, El Correo, Noticias de Navarra, Lea-Artibai eta Mutrikuko hitza, patxisaez.eus, 2019-10-06.
Eta hortara goaz, Puntua, Hirutxuloko Hitza, Enbata, Berria, Gara, El Diario Vasco, El Correo, Zuzeu, Sustatu, Elinberri, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Bizkaie, Goierriko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Deia, Noticias de Alava, patxisaez.eus, 2019-12-03.
Amaren Sua, Puntua, Hirutxuloko Hitza, Enbata, Berria, Gara, Goiena, El Diario Vasco, El Correo, Zuzeu, Sustatu, Elinberri, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Goierriko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Deia, Noticias de Alava, Herria, patxisaez.eus, 2021-12-03.
↑Intxausti Rekondo, Joseba. (1987). Euskal Hitz. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia, 79 or. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
Herman Vanderpoortenstadion LocalizaciónPaís BélgicaLocalidad Lier, BélgicaCoordenadas 51°08′39″N 4°34′25″E / 51.144167, 4.573611Detalles generalesNombres anteriores LisperstadionSuperficie CéspedCapacidad 14 538 espectadoresConstrucciónApertura 1925Remodelación 2000, 2009Equipo local Lierse SK[editar datos en Wikidata] El Herman Vanderpoortenstadion, también conocido como Het Lisp, es un estadio de fútbol ubicado en Lier, Bélgica....
2009 studio album by N.A.S.A.The Spirit of ApolloStudio album by N.A.S.A.ReleasedFebruary 17, 2009 (2009-02-17)Recorded2004-2009GenreBaile funk, hip hop, electronica, rockLength76:01LabelANTI-ProducerN.A.S.A.Singles from The Spirit of Apollo Hip HopReleased: January 28, 2009 The People TreeReleased: February 23, 2009 Way DownReleased: March 11, 2009 GiftedReleased: March 27, 2009 Spacious ThoughtsReleased: November 19, 2009 Strange EnoughReleased: July 15, 2010 Professi...
Stasiun Higashi-Sakata東酒田駅Stasiun Higashi-SakataLokasiOmachi-aze Izumo 5, Sakata-shi, Yamagata-kenJepangKoordinat38°54′27″N 139°52′32″E / 38.907619°N 139.875444°E / 38.907619; 139.875444Koordinat: 38°54′27″N 139°52′32″E / 38.907619°N 139.875444°E / 38.907619; 139.875444Pengelola JR EastJalur ■ Jalur Utama Uetsu ■ Jalur Rikuu Barat Letak dari pangkal163.7 kilometer dari NiitsuJumlah peron2 peron sampingInformas...
هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (أبريل 2019) نانسي غاردنر برنس معلومات شخصية الميلاد 15 سبتمبر 1799[1] نيوبوريبورت[2] تاريخ الوفاة سنة 1856[1] مواطنة الولايات المتحدة العرق أمريكية أفر
Overview of the administrative regions of Somalia Regions of SomaliaGobollada Soomaaliya (Somali)مناطق الصومال (Arabic)CategoryFederal statesLocationFederal Republic of SomaliaCreated1860Number18 regionsPopulations362,921 (Middle Juba) — 1,650,227 (Banaadir)(2014 estimates)SubdivisionsDistrict Politics of Somalia Constitution Provisional Constitution Executive President (List) Hassan Sheikh Mohamud Prime Minister Hamza Abdi Barre Council of Ministers Legislature Speaker Aden Mad...
Italian diplomat Alessandro Minuto-RizzoSecretary General of NATOActingIn office17 December 2003 – 1 January 2004Preceded byThe Lord Robertson of Port EllenSucceeded byJaap de Hoop Scheffer Personal detailsBorn (1940-09-10) 10 September 1940 (age 83)Rome, Italy Alessandro Minuto-Rizzo (born 10 September 1940) is an Italian diplomat who served as Deputy Secretary General of NATO from 2001 to 2007,[1] and as acting Secretary General of NATO from 17 December 2003 to 1 Jan...
Former sports arena in Salt Lake City, Utah, United States Salt PalaceFull nameSalt Palace Acord Arena (1980-93)Address100 S West TempleSalt Lake City, UT 84101Coordinates40°45′58″N 111°53′42″W / 40.766°N 111.895°W / 40.766; -111.895OwnerSalt Lake CountyCapacity12,616 (basketball)10,594 (hockey)ConstructionBroke groundMarch 10, 1967[1][2]OpenedJuly 11, 1969[3][4]Closed1993Demolished1994Construction cost$17 million($149 m...
1970 aviation accident in West Virginia, United States Southern Airways Flight 932A Southern Airways Douglas DC-9 similar to the aircraft involved in the accidentAccidentDateNovember 14, 1970 (1970-11-14)SummaryControlled flight into terrain due to pilot errorSiteNear Tri-State Airport, Huntington, West Virginia, U.S. 38°22′27″N 82°34′42″W / 38.37417°N 82.57833°W / 38.37417; -82.57833AircraftAircraft typeDouglas DC-9-31OperatorSouthern A...
سامي أبو شحادة معلومات شخصية الميلاد 19 ديسمبر 1975 (48 سنة) اللد مواطنة إسرائيل مناصب عضو الكنيست[1] عضو خلال الفترة3 أكتوبر 2019 – 30 ديسمبر 2019 فترة برلمانية دورة الكنيست الثانية والعشرون [لغات أخرى] عضو الكنيست[1] عضو خلال الفترة30 ...
Canadian actress and singer-songwriter (born 1987) This article is about the Canadian actress. For the NCIS character, see Caitlin Todd. This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by adding reliable sources. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately from the article and its talk page, especially if potentially libelous.Find sources: Kate Todd – news · newspape...
2006 video game 2006 video gameGuitar Hero IIPlayStation 2 cover artDeveloper(s)HarmonixPublisher(s)RedOctane (PlayStation 2)Activision (Xbox 360)Director(s)Daniel SussmanSeriesGuitar HeroPlatform(s)PlayStation 2, Xbox 360ReleasePlayStation 2NA: November 7, 2006AU: November 15, 2006EU: November 24, 2006Xbox 360NA: April 3, 2007AU: April 4, 2007EU: April 6, 2007Genre(s)Music, rhythmMode(s)Single-player, multiplayer Guitar Hero II is a music rhythm video game developed by Harmonix and published...
Adegan alegori dari Augustan Ara Pacis, 13 SM, sebuah titik tinggi dari gaya Yunani-Romawi. Kajian seni pahat Romawi ditimbulkan oleh hubungannya dengan seni pahat Yunani. Beberapa contoh dari seni pahat Yunani terkenal, seperti Apollo Belvedere dan Barberini Faun, hanya dikenal dari salinan-salinan Kekaisaran Romawi atau Helenistik. Referensi Elsner, Jas, Style in Critical Terms for Art History, Nelson, Robert S. and Shiff, Richard, 2nd Edn. 2010, University of Chicago Press, ISBN 0226571696...
American nuclear chemist Clarice PhelpsBornClarice Evone SaloneEducationTennessee State University (BS, 2003)US Navy Nuclear Power SchoolUniversity of Texas at Austin (MS, 2020)Scientific careerFieldsTransuranic elementsnuclear chemistrynuclear engineeringnuclear powernuclear reactorsthermodynamicsInstitutionsOak Ridge National Laboratory Military careerService/branchUnited States NavyUnitUSS Ronald Reagan Clarice Evone Phelps (née Salone)[1] is an American nuclear chemist ...
Figure Skatingat the XXI Olympic Winter GamesVenuePacific ColiseumVancouver, British Columbia, CanadaDates14–27 February 2010Competitors146 from 31 nations← 20062014 → Figure skating at the2010 Winter OlympicsQualification SinglesmenladiesPairsmixedIce dancemixedvte 2010 Winter Olympic - Figure skating Ladies podium - Yuna Kim (1st), Mao Asada (2nd), Joannie Rochette (3rd). Figure skating at the 2010 Winter Olympics was held at the Pacific Coliseum in Vancouv...
You can help expand this article with text translated from the corresponding article in Thai. Click [show] for important translation instructions. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-translated text into the English Wikipedia. Do not translate text that appears unreliable or low-quality. If possible,...
Air Go Airlines IATA-Code: EO ICAO-Code: AGY Rufzeichen: EGYPTIAN BIRD Gründung: 2013 Betrieb eingestellt: 2016[1] Sitz: Kairo, Agypten Ägypten Heimatflughafen: Flughafen Kairo-International Mitarbeiterzahl: 160 (2015) Flottenstärke: 0 Ziele: national und regional Website: www.airgoairlines.com Air Go Airlines hat den Betrieb 2016[1] eingestellt. Die kursiv gesetzten Angaben beziehen sich auf den letzten Stand vor Einstellung des Betriebes. Air Go Airlines war eine äg...
Sikh subgroup This article may require cleanup to meet Wikipedia's quality standards. The specific problem is: Spelling, capitalisation, formatting, cross-checking with sources. Please help improve this article if you can. (June 2023) (Learn how and when to remove this template message) Brahmin SikhsBrahmin martyr Bhai Mati Das being executed by sawed in half while alive, detail of a work by the court painter Basahatullah, circa 19th century.Regions with significant populationsIndia, United K...
Metro station in Delhi, India Jangpura Delhi Metro stationGeneral informationLocationShri Kuldeep Singh Gujral Marg, New Delhi, IndiaCoordinates28°34′59.9149″N 77°14′22.7710″E / 28.583309694°N 77.239658611°E / 28.583309694; 77.239658611Owned byDelhi MetroLine(s)Violet LinePlatformsIsland platformPlatform-1 → Raja Nahar SinghPlatform-2 → Kashmere GateTracks2ConstructionStructure typeUndergroundPlatform levels2AccessibleYes Other informationStation codeJG...
Questa voce sull'argomento cestisti italiani è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Marco Lamperti Nazionalità Italia Pallacanestro Ruolo Guardia Carriera Squadre di club 1979-1980 Olimpia Milano1981-1982 Olimpia Milano1982-1983 A.P.U. Udine1983-1985 Olimpia Milano1986-1987 Libertas Forlì1986-1993 Pall. Reggiana1993-1994 Virtus Roma1994-1995 Ares...