Patxi Angulo Martin

Patxi Angulo Martin

Bizitza
JaiotzaPasaia1960ko uztailaren 25a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Donostiako Informatika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: patxi-angulo-martin

Patxi Angulo Martin (Pasai Antxo, 1960ko uztailaren 25a) matematikan lizentziaduna da Sevillako Unibertsitatean. Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea da 1986tik Euskal Herriko Unibertsitatean.[1] Matematikaz dibulgazio lan handia egin zuen Elhuyar aldizkarian, gero hainbat liburu idatzi ditu, eta 2018an Jokoenea museoa sortu zuen Donostian.[2]

Kolaborazioak aldizkarietan (1988-2008)

1988 eta 1998 artean, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian matematikari buruzko artikuluak argitaratu zituen. Aldizkari berean, 1989 eta 2008 artean joko matematikoei buruzko Nahaste-Borrastea zutabea idatzi zuen.[3][4][5]

Liburuak (1997-2019)

Euklides-en Elementuak liburua itzuli zuen Patxi Angulok eta Jose Ramon Etxebarriak zuzendu zuen gero. 2000 urte eta gero oraindik erabilgarria da liburua.

Matematikaz eta mahai gaineko jokoei buruz hainbat testuliburu idatzi ditu, besteak beste, hauek:

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

Udako Euskal Unibertsitateko Matematika Sailean aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez. Aitzindaria izan zen matematikako hainbat alor eta eta matematikaren didaktika jorratzen. Besteak beste hitzaldi hauek eman zituen:

  • Matematikaren didaktika. 1997, Guadalupe Gutierrez Peredarekin
  • Infinituaren inguruko paradoxak. 1994
  • Jolas matematikoak 1990
  • Jolas matematikoak 1988

Jokoenea museoa (2018)

Jokoenean.

Munduko bost kontinenteetako 1000 joko biltzen dituen euskarazko Jokoenea webgunearen eta Jokoenea museoaren sortzailea da. Joko horien arau, argazki, historia, artikulu eta hainbat ezaugarri kontsultatu eta erabil daitezke bertan.[12][13][14]

Jokoenea ez da webgune huts bat, Jokoenea Donostiako Errotaburu auzoan dagoen museo bat ere bada, Patxi Angulok urte askoan zehar munduko hainbat bazterretatik lortutako 1.000 joko inguru ikus daitezke bertan.

1997an liburu bat argitaratu zuen munduan zehar aurkitu daitezkeen jokoei buruz. eta 20 urte geroago antolatu zuen museo hau munduko hainbat bazterretatik lortutako taula eta pieza desberdinekin.[15][14][16]

Erreferentziak

  1. Angulo Martin, Patxi. (2022). «Informatika Ingeniaritzako Gradua - Irakasleak» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  2. Iametza Interaktiboa. (2018-12-10). «Patxi Angulo EHUko irakasleak azken 30 urteotan mundu osoko 1000 joko inguru jaso ditu» Iametza Interaktiboa (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  3. Angulo Martin, Patxi. (1998). «Infinitua» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (136) ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  4. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Numerologia (eta VI)» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (116): 50–53. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  5. Angulo Martin, Patxi. (1996). «Matematika eta natura» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (103): 42–44. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  6. Angulo Martin, Patxi; Aizpurua Sarasola, Jose Ramon; Fernandez Gonzalez, Victoria; Moyua Pinillos, Adela; Otxoa de Alda Etxebarria, Juanjo; Sarasola Iurrita, Cecilia; Zarate Azkuna, Mari Jose; Zuazua Iriondo, Enrike. (1992). Kalkulu diferentziala eta integrala II. UEU ISBN 978-84-86967-48-2. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  7. Euclid.. (2005). Eukleidou stoicheia = Euklides elementuak. Elhuyar Fundazioa ISBN 9788495338525..
  8. Angulo Martin, Patxi. (2006). «Euklidesen Elementuak lanaren itzulpena, matematika arloko euskararen normalizaziorako ekarpena» Senez: itzulpen aldizkaria (EIZIE) (30): 107–143. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  9. Rakel, Lopez Viña. (2005). «Euklides. Elementuak, euskaraz» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  10. Roa Zubia, Guillermo. (2005). «Euklidesen ondarea» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  11. Angulo Martin, Patxi. (2009). «Batuaz idatzita ez dauden testu matematikoen azterketa» UZTARO (68): 33–55. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  12. Zubeldia, Unai. (2023-09-22). «Patxi Angulo, Jokoenea proiektuaren sortzailea: «Badauzkat 5.000 urte dauzkaten jokoak»» Gipuzkoako Hitza - Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  13. «Gozatu sarean euskaraz» gozatusareaneuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  14. a b «Jokoenea» blogoetak 2018-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  15. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  16. Interaktiboa, Iametza. (2018-12-10). «Patxi Angulo EHUko irakasleak azken 30 urteotan mundu osoko 1000 joko inguru jaso ditu» Iametza Interaktiboa (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!