Pataliputra gaur egungo Patnaren ondoan, Indiako Bihar estatuan[1], zegoen antzinako hiri bat zen. K.a. 490ean eraiki zen Magadhako agintaria zen Ajatas
| Pataliputra | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Indiako estatua | Bihar |
| Division of Bihar | Patna division |
| Indiako barruti | Patna barrutia |
| Koordenatuak | 25°36′40″N 85°08′38″E / 25.611°N 85.144°E |
| Altitudea | 53 m |
![]() | |
Pataliputra gaur egungo Patnaren ondoan, Indiako Bihar estatuan[1], zegoen antzinako hiri bat zen. K.a. 490ean eraiki zen Magadhako agintaria zen Ajatashatruren aginduz, Ganges ibaiaren ondoko gotorleku gisa[2][3].
Antzinako Indiako herrialde boteretsuen hiriburua izan zen, hala nola Shaishunaga dinastia (K.a. 413-345), Nanda Inperioa (K.a. 460-325), Maurya Inperioa (K.a. 320-180), Gupta Inperioa (320-550), Pala Inperioa (750-1200). Maurya Inperioan zehar, munduko hiririk handienetako bat izan zen. Megastenes greziar bidaiari eta historialariaren arabera, munduko hiri bakarrenetakoa zen gobernu lokal eraginkorrarekin.
Gunea 1892an aurkitu zuen Laurence Waddellek. XX. mendean egindako indusketek erakutsi dute gotorleku garrantzitsua zela[4].
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.