Bihar (India)
Bihar (hindiz : बिहार , urduz : بہار bɪhaːr ) India ekialdeko estatua da.
Geografia
Bihar ekialdean Mendebaldeko Bengala , mendebaldean Uttar Pradesh , iparraldean Nepal eta hegoaldean Jharkhand ditu mugakideak. Biharko ordokia Ganges ibaiak bitan zatituta dago, estatua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena. Biharrek 6.764,14 km² baso -azalera du, hau da bere azalera osoaren %7,1a[ 1] .
Gangesek ez ezik, Gandak eta Koshi bere iparraldeko ibaiadarrek ere zeharkatua da, Himalaia nepaldarrean dagoen Katmandu haranean jaioak.
Historia
Bihar "Magadha " izena zuen antzinean. Magadha bi ohituraren iturria izan zen: jainismoa eta budismoa . Indiar inperiorik handiena, Maurya Inperioa , Magadhan ere sortua izan zen k. a. 325ean , hiriburua Patliputra (egungo Patna ) izanik. Batzuen ustez, mauryar enperadorea zen Ashoka , Patliputran jaioa, inoizko Indiako enperadorerik boteretsuena izan zen.
Barrutiak
Estatuko mapa
Bihar 9 dibisiotan eta 38 barrutitan banatuta dago administratiboki.
Dibisioak honako hauek ziren:
Patna
Tirhut
Saran
Darbhanga
Kosi
Purnia
Bhagalpur
Munger
Magadh
Barrutiak, berriz, hauek:
Dibisioa
Hriburua
Barrutia
Bhagalpur
Bhagalpur
Banka, Bhagalpur
Darbhanga
Darbhanga
Begusarai, Darbhanga, Madhubani, Samastipur
Kosi
Saharsa
Madhepura, Saharsa, Supaul
Magadh
Gaya
Arwal, Aurangabad, Gaya, Jehanabad, Nawada
Munger
Munger
Jamui, Khagaria, Munger, Lakhisarai, Sheikhpura
Patna
Patna
Bhojpur, Buxar, Kaimur, Patna, Rohtas, Nalanda
Purnia
Purnea
Araria, Katihar, Kishanganj, Purnia
Saran
Chapra
Gopalganj, Saran, Siwan
Tirhut
Muzaffarpur
Ekialdeko Champaran, Mendebaldeko Champaran, Muzaffarpur, Sheohar, Sitamarhi, Vaishali
Demografia
Hona hemen irakurtzen eta idazten dakitenen datuak:
Alfabetatuak (1951 ~2001 )[ 2]
Urtea
Guztira
Gizonak
Emakumeak
1951
13,49
22,68
4,22
1961
21,95
35,85
8,11
1971
23,17
35,86
9,86
1981
32,32
47,11
16,61
1991
37,49
51,37
21,99
2001
47,53
60,32
33,57
Hindi eta Urdu hizkuntza ofizialak badira ere, gehienek Bihari hizkuntzetako bat menperatzen dute: Bhojpuri , Magadhi , Maithili edo Angika . Hona hemen estatuko hiztunen datuak:
Galeria
Nalanda Unibertsitatea
Mahabodhi Tenplua
Sher Shah Suriren hilobia Sasaramen
Erreferentziak
Kanpo estekak
Gobernua
Besteak