Palais des Sports (euskaraz: «kirol-jauregia») Grenobleko kirol pabiloia da, gaur egun izotz hockey eta saskibaloi partidak hartzen dituena.
Erikina 1967an eraiki zen Grenoble hirian 1968ko Neguko Olinpiar Jokoen ondorioz. Joko hauetan zehar, izotz hockey eta patinaje artistikoko lehiaketen egoitza izan zen, baita Jokoen amaierako ekitaldia ere.
Ondoren, 1979 eta 1983 urteetako saskibaloiko Europako Kopako finalen egoitza izan zen, baita 1985eko eta 1988ko saskibaloiko Europako Errekopako finalena, 1982ko Davis Kopakoa eta 1972 eta 1981eko Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketakoa ere. Era berean, supercross lehiaketak eta musika kontzertuak ere antolatu ditu. Gaur egun 12.000 ikuslerentzako tokia du.