Migrazio eta konkista-olatuak (harapparrak, indo-ariarrak, pertsiarrak, greziarrak, sakak, partiarrak, kushanak, huno zuriak, afganarrak, arabiarrak, turkoak edo mogolak) Indo eta Ganges ibaien arteko lautadetan finkatu ziren mendeetan zehar, jatorrizko populazioarekin nahastuz.
K. o. 712an, Muhammad bin Qasim jeneral arabiarrak Punjabeko hegoaldea konkistatu zuen. Horren ondorioz, hainbat inperio musulman etorri ziren elkarren ondoan. Garai horietan, misiolari sufiek paper garrantzitsua jokatu zuten jatorrizko populazio budista eta hinduamusulman bihurtzerakoan.
Pakistan 1947koabuztuaren 14an sortu zen, Indiako ekialdean eta mendebaldean zeuden bi zatietan. Horrek istiluak ekarri zituen eskualde guztietan, eta milioika musulman Pakistanera mugitu ziren, milioika hindu eta sikhak Indiara migratu ziren bezala. Jammu eta Kaxmir estatuen gaineko burujabetzaren inguruan arazoak sortu ziren.
Commonwealthean barnan agindupeko lur kategoria izan zuen Pakistanek 1947tik 1956 arte. Urte horretan, Ayub Khan (1958-1969) buru zuen estatu-kolpe baten bitartez errepublika ezarri zen. Ekialdeko Pakistanen, nahigabe politiko eta ekonomikoak errepresio bortitza eta gerra zibila eragin zituen. Ondorioz, independentzia lortu zuen Bangladesh izenpean.
Aginte zibila 1972-1977an itzuli zen Zulfikar Ali Bhuttorekin. Baina Zia-ul-Haq jeneralak kargutik kendu zuen, eta bere politika sekularra bertan behera utzi zuen, xaria lege-kode gisa indarrean jarrita. Zia 1988anhegazkin-istripu batean hil ondoren, Zulfikar Ali Bhuttoren alaba, Benazir Bhutto Pakistango lehenengo emakumezko presidente hautatu zuten. Hurrengo hamarkadan herrialdeko egoera politiko eta ekonomikoak okerrera egin zuen. 1999an, Pervez Musharraf jeneralak botere betearazleak bereganatu zituen estatu-kolpe batean.
2007anBenazir Bhutto erbestetik itzuli zen, eta aldaketa politiko berriak egingo zituela iragarri zuen. Urte horren amaieran, ordea, atentatu batetik bizirik irten ondoren (140 pertsona hil ziren atentatu hartan), Rawalpindi hirian hil zuten Bhutto. Agintariek buruzagi talibanak salatu zituzten; haiek, ordea, ez zuten halakorik aitortu.
2008an Musharrafek dimisioa aurkeztu zuen, eta Muhammad Mian Soomrok, Senatuko Lehendakariak, ordeztu zuen behin-behinean. Urte horretan bertan izan ziren lehendakaritzarako hauteskundeak eta Asif Ali Zardari (Benazir Bhuttoren senarra) hautatu zuten lehendakari.
2014koabuztuaren 22an, Imran KhanenPakistan Tehreek-e-Insaf (PTI) alderdiko 34 diputatuek dimisioa aurkeztu zioten Pakistango Parlamentuari. Khanek Nawaz Sharif lehen ministroaren aurkako protesta jendetsuak sustatu zituen egun horietan, eta diputatuak parlamentutik ateratzeko mehatxua egin zuen, Sharifek kargua utzi eta hauteskundeetara deitu ezean. 2013ko bozetan iruzurra egitea leporatzen zion Khanek Sharifi[1].
Azaroaren 2an, gutxienez, 48 pertsona hil eta 50 zauritu ziren Pakistan ekialdeko Wagah herrian izandako eraso suizida batean, Indiako mugatik gertu. Erasoa bertan 18:15ak zirenean jazo zen (13:15 GMT), bandera jaitsiera ekitaldia bukatu eta gutxira. Poliziaren bozeramaile batek jakinarazizuenez, duela bi hamarkadatik bi herrialdeek egiten zuten ekitaldia zen, eta jende asko bildu ohi zen[2]. Azkenik, hiru taldek hartu zuten bere gain Pakistanen 57 hildako eragin zituen atentatua. Bere buruaz beste egin zuen ekintzaile batek, gorputzean zeramatzan lehergailuak eztandaraziz. 57 hildako eta 112 zauritu eragin zituen atentatuak[3]. Azaroaren 15ean, segurtasun kontuetan elkarri laguntzea adostu zuten Afganistanek eta Pakistanek[4].
Abenduaren 16an, 126 lagun hil zituzten Pakistango eskola baten aurka egindako eraso batean. Aurretik 500 bat ikasle eta irakasle bahitu zituzten talibanek Peshawarren, Pakistan iparraldean[5].
Abuztuaren 17an jakin zenez, Pakistanek heriotza zigorra berrezarriko zuen terrorismo ekintzetarako. Peshawar hiria hildakoak lurperatzen hasi zen. Pakistanen inoiz gertatu den atentaturik odoltsuena izan zen[6].
Abenduaren 19an, Pakistango armadak 53 pertsona erail zituen TTP Pakistango Mugimendu Talibanarekin lotura zutelakoan[7].
2015ekourtarrilaren 9ean, autobus batek eta gasolina garraiatzen zuen kamioi batek elkar jo zuten, kamioia kontrako erreian sartu eta gero eta ondorioz, dozenaka lagun hil ziren[8]