Pabellon Nº6 (laburtuta P6) antzerki proiektu, antzerki elkarte eta antzoki bat da (hirurak batera). Euskal eszena independienteari loturik dago.
Proiektua Zorrotzaurre Art Working Progress (ZAWP Bilbao) proiektuaren barnean dagoen gune batean kokatzen da. P6 arte eszenikoen erakustokia da. Bertan, dantza eta teatroa eskaintzen dira.
Ekimen pribatu bat da, sortzaileek eta publikoak batera kudeaturikoa. Bilboko Aste Nagusiaren garaia aprobetxatuz 2011ko abuztuaren 19an inguratu zen eta Marivi Bilbao aktorea izan zen zinta moztuz proiektuari hasiera eman ziona.
"Asociación de creadores/as de artes escénicas Pabellon Nº 6" elkarteak bultzatu zuen proiektua.[1]
Proiektua hasteko bazkideak behar zituzten eta 200 bazkide izatea lortu zuten. Bazkide bakoitzak 150 euro jarri zuen eta horrekin butaka sinboliko bat “erosten” zuen. Bazkide fundatzaile kategoria P6ren jaiotzaren sinbolo bezala betiko ezarri da.
2012-2013 denboraldirako bazkide mota berriak sortu dira. Lau mota daude: bazkide aktiboa, kolaboratzailea, noizbehinkakoa eta mezenas eta babesleak.