Otto von Kotzebue (errusieraz: Отто Евстафьевич Коцебу, Otto Evstaf'evič Kocebu; Reval —egungo Tallinn—, Estonia, 1787ko abenduaren 30a - ibidem, 1846ko otsailaren 15a) Errusiar Inperioaren zerbitzura aritu zen alemaniar jatorriko estoniar itsasgizona izan zen.
Biografia
August von Kotzebue idazlearen semea. Japoniarako espedizio bat egin ondoren (1803-1806), munduaren inguruko bidaia bat egin zuen Ozeano Artikoaren eta Ozeano Barearen arteko igarobide bat aurkitu asmoz (1815). Ozeano Barea esploratu zuen 1823-1826. urteetan.
Erreferentziak