Otto Robert Frisch (1904ko urriaren 1a, Viena – 1979ko irailaren 22a, Cambridge), austriar-britainiar zientzialari bat izan zen, fisika nuklear arloan lan egin zuena.
Lise Meitner austriar-suediar zientzialariarekin elkarlanean fisio nuklearraren lehen azalpen teorikoa garatu zuten, izendapen hori bera ere sortuz, eta fisio hori bera detektatzeko lehen esperimentuak burutu zituzten. Beranduago, 1940ean, beren lankidea zen Rudolf Peierlsek bonba atomikoaren lehertarazteko lehen mekanismo teorikoa diseinatu zuen.