Oteiza Museoa

Oteiza Museoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAltzuza
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2007ko martxoaren 30a
ZuzendariaGregorio Díaz Ereño
(Museoaren zuzendaria)
Pedro Manterola
(Fundazioaren burua)
Webguneahttp://www.museooteiza.org/

Oteiza Museoa edota Oteiza Fundazio Museoa Nafarroako Eguesibar udalerriko Altzuza kontzejuan dagoen museoa da. Jorge Oteiza oriotar eskultoreari eskainitako museoa da.

Museoen Nazioarteko Kontseilua–en kidea da (ICOM, International Council Of Museums).

Kokalekua

Iruñea hiriburutik 9 kilometro ingurura dago. Eraikina Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitekto nafarrak diseinatu zuen. Artistaren jatorrizko etxebizitzarekin (gaur egun lantegi-etxe deiturik) eraiki eta artikulatua dago.

Historia

2007ko martxoaren 30an inauguratu zuten, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin. Aurrekari moduan, Jorge Oteizak nahi izan zuen Nafarroako Foru Erkidegoan bere ondarea utzi, Euskal Autonomia Erkidegoan baino. Gaur egun, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Artium eta San Telmo Museoa ere badaude babesleen artean.

1996an Jorge Oteiza Fundazioa abian ipini zuten. Patronatuan, Rafael Moneo eta Marisa Saenz de Oiza arkitektoak, Juan Antonio Urbeltz folklorista, Jose Angel Irigarai idazlea, Xabier Morrás eta Jesus Mari Lazkano artistak eta Migel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria daude.

Museoa

Bilduma

Oteiza Museoko bildumak 1.690 eskultura, 800 marrazki, klarionen laborategian landutako 2.000 azterketa, eta artistaren liburutegi pertsonaleko 5.000 liburu inguru ditu jasota. Horietaz gain, haren hemeroteka zabala eta katalogazio fasean dauden idazlan ugari ere bertan daude.

Altzuzako bilduman eskultorearen sormen aro guztietako pieza esanguratsuak daude jasota, eta, hori dela eta, aukera ematen du artistaren kezka eta praktika eskultorikoetan zehar ibilbide sakona egiteko, hain zuzen ere XX. mendeko artearen inguruko hizkuntza estetikoaren bilakaerarekin lotura estua dutenak.

Hasierako lanak

Hogeita hamarreko hamarkadaren hasierako lanak dira, tankera figuratiboa eta espresionista dutenak. Sorta horrek, gainera, artistak 1948. urtean Ameriketatik itzultzean egindako pieza ugari ere biltzen ditu, zeramikan egindako batzuk, esaterako, edota progresiboki ezaugarri figuratiboak alde batera utzita masa husteko eta desokupatzeko prozesuan aurrera egiten dutenak, eskultura bertikal baterako bidea hartuta, arin eta sotila, artistak berak transestatua izenez bataiatu zuena.

Arantzazuko artelanak

Aurreko horietaz gain, bilduman Arantzazuko basilikan artistak egindako eskultura proiektuaren pieza ugari daude, hark egindako erretratu batzuk eta argi moduluak izenekoekin egin zituen ikerketak irudikatzen dituzten piezak ere bai. Azken horietan argia funtsezko elementua da espazioari buruz egin zituen ikerketetan eta masa eza dela eta eskultura espazioan proiektatzeko tratamenduan. Argiaren eta eskulturen arteko erlazioa hain zuzen ere, oso kontuan hartu zuen Olza arkitektoak museoa diseinatzean.

Hormaren zabalkunde funtzionala

Bildumari jarraipena emateko, “hormaren zabalkunde funtzionala” gaiaren gainean egindako ikerketak ditugu, hormetan egindako erliebeekin zerikusia dutenak. Sorta horrek hiperespazioak eskulturaren gainean duen ekintza dinamikoaren efektuak erakusteko egindako ikerketa formalen erakusgarri diren makla eta poliedroen zabaltzeak biltzen ditu.

Klarion laborategia

Museoan dauden klarion laborategiko piezak
Museoan dauden klarion laborategiko piezak

Bildumako elementu nagusienetako bat Klarion Laborategia izenekoa da. Klarion, paper, letoi, igeltsu, egur eta kortxoz egindako piezek osatzen dute laborategia. 1959. urtean eskulturaren inguruko ikerketa esperimentala bukatutzat eman zuenean artistak horiekin jarraitu zuen ikerketa plastikoaren alorrean.

Sorta esperimental hori horma proiekturako eta arkitektura esku hartzeetarako egindako erliebeen zirriborroek osatzen dute, bai eta Pared-luz ikerketarako egindako beirazko maketek ere. Berezitasun handiko piezak dira horiek, eta bilduman garrantzi handia hartzen dute. Bilduman marrazki eta collage batzuk ere badaude.[1]

Oteizaren Oroitzapena

Programa honetan parte hartu dute José Ramón Adradak, Zuriñe Adradak, Teresa Albertik, Iñaki Almandozek, José Ramón Andak, Francisco Aranazek, Mariví Arcayak, Jokin Armanek, Alberto Martín Artajok, Carlos Aurtenetxek, Nestor Basterretxeak, Iñaki Beristainek, Isabel Cabanellasek, Eduardo Capak, Garbiñe Carreñok, Juan Ramón Corpasek, Jean-Louis Douennek, Juantxo Egañak, Xabier Egañak, Antxon Elizegik, Antonio Eslavak, Tomás Esnaolak, Andoni Esparzak, Joseba Garatek, Juan Antonio García Marcosek, María Teresa Goiburuk, Alberto Guisasolak, Edorta Kortadik, Mari Paz Madinak, Maiztegi familiak, Pedro Manterolak, Simón Marchán Fizek, Ana María Marinek, Anton Mendizabalek, Juan Luis Mendizabalek, Mikel Mendizabalek, José Luis Merinok, Rafael Munoak, Pilar Muñoak, María Teresa Muñozek, Imanol Muruak, Paco Ocañak, Carmelo Ortiz de Elgueak, Julia Otxoak, Javier Salvador Pelay-k, José Luis Pequeñok, Ibon Plazaolak, Roberto Plazaolak, Amador Rodríguez-ek, Jaime Rodríguez Salisek, José Luis Romaní-k, Bakarne Sagredok, José Miguel Salazarek, Eduardo San Martinek, Xabier Santxotenak, Julia Sanzek, Ramón Serrasek, Ricardo Ugartek, Ignacio Urangak, Urkaregi Urrutxua familiak, Javier Usabiagak, Luis Valleten familiak, Jon Zubietak eta Manuel Zurutuzak.[2]

Erreferentziak

  1. «» Bilduma» www.museooteiza.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  2. "Oteizaren Oroitzapena" programa.

Ikus gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!