Osasuna Euskal Herriko futbol taldea bortz aldiz aritu da Europako lehiaketetan: hiru aldiz UEFAn, behin Txapeldunen Ligan (hortik kanporatu eta gero UEFAn aritu zen) eta bertze behin Konferentzia Ligan. Lehiaketa horietan egin duen ibilbidea dago jasota artikulu honetan.
Taldeak emaitza hoberenak lortu ditu 2007an UEFAko finalerdietaraino iritsiz.
1984-1985eko Espainiako Ligan 6.postuan bukatu zuen taldeak eta lehenbiziko aldiz sailkatu zen Europarako.
Ligako 1990-1991ko denboraldian sailkapeneko 4. postuan kokatu zen taldea.
2004-2005eko denboraldian taldea Errege kopako txapeldunordea izan zen, bainan txapeldunak, Betis taldeak, Txapeldunen Ligako txartela lortu zuen. Ondorioz UEFAko postua Osasunarentzat izan zen.
Ligako 2005-2006ko denboraldia 4. postuan amaitu zuen Osasunak eta lehen aldiz sailkatu zen Europako Txapeldunen Ligarako.
Osasuna Txapeldunen Ligatik kanporatuta, aukera izan zuen parte hartzeko UEFAko txapelketan.
Ligako 2022-2023ko denboraldia 7. postuan amaitu zuen Osasunak eta lehen aldiz sailkatu zen Konferentzia Liga jokatzeko. Bere parte-hartzea eskasa izan zen, ez baitzen lehen kanporaketatik pasatu.
Herrialdeka (2023-24 arteko aurkariak kontutan hartuta):
Kideak: Futbolariak • Entrenatzaileak • PresidenteakTaldeak: Osasuna B • Osasuna Femenino • Instalazioak: Sadar • TaxoareAntzinakoak: Zabalguneko zelaia • Zalditegiko zelaia • Donibane estadioaHistoria: Osasunaren historia • Osasunaren ibilbidea EuropanOsasunaren sailkapenen zerrendaEreserkiak: Osasunaren ereserkia