Osasunaren Andra Mariaren eliza (serbieraz: Црква Госпе од здравља) Montenegro estatuko Kotor herriko eliza ortodoxoa da. Eraikina 1518koa da.[1]
Eliza hau mendi baten maldan eraikia dago, San Joan mendian alegia. Elizara joateko aukera bakarra oinez da eta ez da bide erraza. Arrokak alde batetik, aldapak bestetik, bidea zailtzen dute eta igotzeko denbora asko behar da. Esan behar da eliza Kotorreko gotorlekura igotzeko bidean dagoela eta hori izaten da eliza bisitatzeko justifikazio nagusia: atseden hartzea.[2]