Oriako Traineru JaitsieraOrion neguan (otsail edo martxoan) jokatzen den erlojupeko estropada da. Oria ibaian jokatzen da, Saikolatik Orio herriko zubira. 4.000 edo 6.000 metroko distantzia osatzen dute ontziek, kategoriaren arabera.
Neguan antolatu zen lehenengo estropada izan zen. Hurrengo urteetan beste hainbat tokitan ere antolatu izan dira estropadak. Arraunaren festa handi bat izaten da, urtero 70-80 ontzi biltzen baitira.
Parte hartaileak
Tostarteko hainbat ontziren arteko estropada izaten da, eta azken urteetan gizonezkoek, emakumezkoek, gazteek, beteranoek eta llagutek ere hartu dute parte. Tartean valentziarrak, katalanak eta andaluziarrak ere aritu dira traineru zein llagutetan. 2019an, arraunlari herbeheretarrez osaturiko bi traineru ere izan ziren, bata gizonezkoetan eta bestea emakumezkoetan.
Hona hemen azken ekitaldietako datuak:
Urtea
Gizonezkoak
Emakumezkoak
Gazteak
Beteranoak
Traineruak guztira
Llagutak
2014
50
12
3
12
77
2
2015
46
13
7
11
77
8
2016¹
2017
37
17
6
14
74
4
2018
51
20
5
22
90
4
2019
31
19
5
18
73
9
2020
33
20
10
21
84
7
2021²
20
10
30
2022
26
17
5
22
70
8
2023
21
10
29
60
9
2024
22
16
4
37
79
8
¹ 2016an ez zen jokatu.
² 2021eko ekitaldian partaidetza asko murriztu behar izan zen COVID-19 pandemiaren eraginez.
Gizonezkoak
Palmaresa
Hona hemen traineruen arteko lehiaketako emaitzak: