Organuluak, biologia zelularrean, zelula eukariotoenzitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelulaprokariotoetan agertzen.
Historia eta etimologia
Organulu izena latinezkoorganula (pluralean organulum) hitzetik dator eta "organo txikia" esan nahi du, gorputz batean organoek betetzen duten funtzioarekin parekatzen direlako ezarri zitzaien izen hori[1]. Karl Möbius zoologo alemanak ezarri zuen izena 1884. urtean.
Motak
Organulu guztiak hainbat multzo handitan sailkatzen dira:
Endosinbiotikoak: Endosibiosi bidez sortu ziren eta bi mintz agertzen dituzte. Beren genoma eta erribosoma propioak dituzte eta beren kabuz duplikatzen dira mitosi prozesuetan. Mitokondrioa eta kloroplastoa dira adibide nagusiak.
Prokariotoek ez dute organulurik baina zelula mintzaren inbaginazioek organuluek egin beharreko funtzioak burutzen dituzte, eta zelularen barnean funtzio espezifikoa duten eremuak ere badituzte.
Prokariotoak ez dira eukariotoak bezain konplexuak eta lipidozko mintzezko konpartimenturik ez dute azaltzen zelularen barnean. Eukariotoetan agertzen diren hainbat osagai agertzen dute ordea, erribosomak, zilioak, flageloak, zelula horma... Egitura hauek desberdintasunak badituzte ordea.
Berezkoak dituzten osagai batzuk ere azaltzen dira. Mesosoma izeneko zelula mintaren inbajinazioak dituzte, Golgi aparatuaren eta zentrioloen funtzioa burutzen duten ikertzen ari dira. Hasieran arnasketa zelularrarekin lotu zen baina prestakuntzetan erabilitako sustantzia kimikoen ondorioz eratzen direla uste da[2]. DNA kromosoma zirkularraz gain material genetikozko plasmido txikiak ere badituzte, pilusen bidez bakterioen artean trukatzen dituztenak. Zianobakterioektilakoideak dituzte.