Olga Alekseievna Nikitina,[1] errusieraz Ольга Алексеевна Никитина,[2] (Mosku, Errusia, 1998ko azaroaren 26a), eskriman aritzen den kirolari errusiarra da.[3].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta urrezko domina eskuratu zuen Sablea-taldeka kategorian, ROC ordezkatuz, Frantziako taldearen (zilarrezko domina) eta Hego Koreako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Sofia Pozdniakova, Sofia Velikaia eta Olga Nikitinak.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak