Olarrain paper-fabrika

Olarrain paper-fabrika
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°07′31″N 2°05′17″W / 43.125223°N 2.087975°W / 43.125223; -2.087975
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Suntsipena1957
Ondarea
EJren ondarea57

Olarraingo paper-fabrika 1883-1884 urtean sortu zuen Francisco Antonio Sarasolak Tolosako Olarrain auzoan, aurretik kobre-ola zen eraikinean Laurak Bat izenarekin Oria ibaiaren ondoan[1].

Historia

XIX. mendearen bukaeran kartoia eta biltzeko paperean espezializatua bazegoen ere, paper zuria, koloretakoa etab. ekoizten zituen.

1901 urtean La Papelera Españolaren parte izatera eta Olarraingo paper-fabrika izenez ezagutzera pasa zen. 1937 urtetik aurrera lasto eta espartzu pasta bakarrik egiten zuen, papergintza utziz, ekoizpena hain urria izan zen arte non fabrika 1957an itxi zen[2].

Gaur egun paper-fabrikara zihoan akueduktua zutik dirau eta eraikuntza eta elementu berezien katalogoan dagoenez Olabarriako Hirigintza Plan Orokorraren arabera elementu hau eta bere ingurua berritu eta zaindu nahi dira[3].


Erreferentziak

  1. Ttanttak Villa papelera, Emilio Latorre Zubiri (Gaztelaniaz)
  2. AHHP Historia papelera de las provincias de Guipúzcoa y Álava. Gonzalo Gayoso Carreira. 1070 eko urtarrileko 23. alea (Gaztelaniaz)
  3. GAO 60 zk. 2009ko martxoaren 31.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!