Landare honetatik zuntzak lortzen dira. Zuntz horiekin sokak, espartinak, saskiak eta garbitzeko tresnak egiteko erabiltzen dira. Espartzuaren eskulangintza, Espainiako herri askoren ekonomiaren zati garrantzitsu bat izan da, eta, jada, hainbeste garrantzirik ez duen arren, oraindik ere lantzen da.
Eraikuntza arloan, eskaiola indartzeko erabiltzen da, trakzioarekiko erresistentzia handia emanez, batik bat, sabai faltsuak egiteko beira zuntzez indartutako eskaiola plaken euskarrien eraketan.