K. o. III. mendean, Nushuan sortu zela uste da. Ordutik, belaunaldiz belaunaldi, sekretupean eta soilik emakumeen artean transmititu zen hizkuntza idatzia, Hunan probintzian bereziki, baina baita Txina hegoaldeko beste toki batzuetan ere. Emakumeek bakarrik ulertzeaz gain, nushua ez zen hitz egiten, soilik idazteko eta irakurtzeko kodea zen. Eta hala ere, ez da ia dokumentazio idatzirik geratu, eskuizkribuak erretzeko edo hildakoekin ehorzteko ohitura baitzuten, sekretua gordetzearren. Berreskuratu ahal izan den dokumentu batek hala dio: “Gizonezkoek kanpora irteteko eta munduari aurre egiteko adorea dute, baina emakumeon adorea ez da txikiagoa, haiek ulertu ezin duten hizkuntza asmatu baitugu”[1].
Duela 1.700 urte, Txinako emakumeak aitaren edo senarraren etxe barruan bizitzera behartuta zeuden, gizonezkoen autoritatearen mende. Ez zuten hezkuntza formala jasotzeko eskubiderik; irakurtzen eta idazten ikastea debekatuta zegoen haientzat. Egoera horri aurre egiteko euren hizkuntza asmatzea erabaki zuten. Mandarin hizkuntza instituzional eta hierarkikoaren aurrean, nushua emakumeentzat emozioen, ametsen eta desioen hizkuntza bihurtu zen.[1]
Nushuak 2.000 hitz inguru zituen, eta karaktereaktxineraren antza izan arren, zeinu estilizatuagoak erabiltzen zituzten. Azken belaunaldietan nushuaren erabilerak behera egin zuen.[1]
1995ean, Nazio Batuen Konferentzia Pekinen burutu zen, eta nushu hizkuntzaren azken hiztuna zelako Konferentziako txinatar ordezkaririk garrantzitsuenetakoa bilakatu zen Yang Huanyi. Emakumeak bazekien nushuarenak egin zuela, handik aurrera sekretuak ez zuela zentzurik.[1]
Horregatik, 1995ekoPekingo Konferentzian, bere bizitza luzean nushu hizkuntzan idatzitako gutunak, poemak eta artikuluak adituei eman zizkien. Dokumentu horiekin Qinghuako unibertsitateak liburua argitaratu zuen. Eta Txinako Gobernuak ahalegin berezia egiten ari da azken urteetan kode sekretuan idatzitako testuak berreskuratzeko. 2004koirailaren 23an, Yang Huanyi hil zen 98 urte zituela.[1]