Nord Stream 2 (errusieraz: Северный поток — 2) gasbide bat da, Itsaso Baltikoaren azpitik Errusiako gas naturala Alemaniara eramaten duena. Proiektua 2011n abiarazi zuten, Nord Streamen edukiera bikoizteko asmotan. 2018an hasi ziren Nord Stream 2 proiektuaren lanak, beste gasbide bat eraikitzeko lehenbizikoaren ondoan. Gazprom da bazkide nagusia, akzioen % 51rekin.[1][2] Lanak 2021eko irailean amaitu zituzten, baina Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko liskarrengatik ez zuten martxan ipini.
2022ko irailaren 16an zulo bat agertu zen, ziurrenik sabotaje baten ondorioz, 2022ko Nord Streameko gas isurketa eragin zuena[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak