Nikolasa lau anai arreben artean neska bakarra zen, bizitza laburra izan zuen, izan ere gezurrezko salaketa baten ondorioz atxilotu eta Torreroko (Zaragoza) kartzelara eraman zuten 1937ko uztailaren 27an eta bertan egon zen preso Torreroko hilerriko horman 1937ko abenduaren 13an, goizeko 6:00etan, fusilatu zuten arte.[3] 22 urte besterik ez zuen.[4] Hauexek izan omen ziren bere azken hitzak:
Ai ama, ai ama, zeinen urrutira ekarri nauten hiltzeko.
Torreroko kartzelan Gumersindo de Estella izenez ezagutzen zen Martín Zubeldía IndaLizarrako kaputxinoak 300 preso baino gehiago konfesatu zituen 1937tik 1941era, haietako bat eta bereziki hunkitu zuena, Nikolasa Agirrezabalaga Amutxastegi izan zen. Fusilados en Zaragoza liburuan utzi zuen jasota Gumersindok.[5] Kaputxinoak ordaindu zuen haren hilobia 64. koadroan, 353. zenbakian.[6]
Aintzatespenak
Irailaren 25eko osoko bilkuran, 40. puntuan: Zaragozako udal-gobernuak Chunta Aragonesistako aurkeztutako eskabidea aztertu zuen, hots, Torreroko hilerrian monumentu oroigarri bat eraikitzea, hiri hartan gerra zibilean izandako errepresio politikoaren biktimen izenak islatuz. Talde guztiek aho batez onartu zuten proposamena.[7]
2010eko urriaren 28an, Zaragozako Udalean Chunta Aragonesistak aurkeztutako proiektu burutu egin zen. 3.543 plaka jarri ziren, hildako guztiak eta Torreroko hilerriko hobi komunetara botatako gorpuzkiak gogoratzeko. Hobi Komunaren monumentua ere jarri zen.[7]
Plakek hilerriaren atzeko horman exekutatu zituzten Espainiako 322 udalerritako adin guztietako -13 urtetik 84 urtera- pertsonak gogorarazten dituzte, 1979an bi hobi komun handitan aurkituak.
Diseinuaren ardura Fernando Bayo, Miguel Angel Arrudi eta José Mª Castejónek izan zuten eta dokumentatu Zaragozako Unibertsitatekohistorialariek: Julian Casanova, Ángela Cenarro, Julita Cifuentes, Mª Pilar Maluenda eta Mª Pilar Salomónek.[7]
2009an Debako Udaletxeko Pleno Aretoan Tene Mujika II. Bekaren ondoren Alberto Barandiaran kazetariak idatzitako Postkronikak liburua aukeztu zen, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta literatura aberasteko asmoz sortutako beka, bere bigarren edizioan Mutrikun gutxi batzuk eta hauek ere ahoz-aho zabaldutako pasarte historiko bat jaso zuen egileak Nikolasa Agirrezabalagaren gurutzea izendatu zuen lana.[8]
2024an Saturraran elkarteak antolatutako Oroimen astearen barruan Nikolasa Agirrezabalaren kalbarioa izeneko hitzaldia antolatu zuen. Aste bereko Oroimen Egunean Saturrarango kartzelan preso egon ziren emakume eta umeak omendu zituzten. Nikolasa Agirrezabalaga omentzeko tartea ere hartu zuten kartzela egon zen tokian bertan burutu zen ekitaldian.[9]Elkarteko kide Arantza Ugartek ozen eta irmo esan zuen:
Defentsarik gabeko epaiketa egin zioten Nikolasari eta hil behar zuten goizera arte ez zuen jakin heriotza zigorrera kondenatu zutenik.[9]
↑Sanchez, Mercedes. (2010-10-26). «Memorial del Cementerio de Torrero»Asociación por la Recuperación de la Memoria Histórica de Aragón(Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
↑ abcSanchez, Mercedes. (2010-10-26). «Memorial del Cementerio de Torrero»Asociación por la Recuperación de la Memoria Histórica de Aragón(Noiz kontsultatua: 2024-11-08).