Noguera Pallaresa ibaia bertan sortzen da, Plan de Beret-en, eta hegoalderantz Segre ibaian amaitzen da, Ebroko adarra dena. Halaber, Garona ibaia leku berean sortzen da, eta ipar-mendebalderalderantz abiatuta Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da.
Montardo (2.833 m) mendira bestela iristen da Arties herritik, Restancako aterpetxetik igarotzen. Besiberri Iparraldea (3.008 m) tontorrera ere aterpetxe horretatik irits daiteke. Halaber, Colomers (mendia) edo Gran Tuca de Colomers (2.933 m) eta izen bereko lakua (Estany de Colomers) udalerri honetan daude, Banhs de Tredòs-etik abiatuta irisgarriak direnak. Azkenik, Tuc de Mauberme (2.880 m), Tuc de Barlonguèria (2.802 m) eta Tuc de Baciver (2.644 m) ere aipatzekoak dira.