Nathalie Xenia Margareta Benedikte Sayn-Wittgenstein-Berleburg (Kopenhage, Danimarka, 1975eko maiatzaren 2a) daniar printzesa da. Doma modalitatean lehiatu zen zaldun daniarra. Udako bi Olinpiar Jokotan hartu zuen parte eta brontzezko domina irabazi zuen.[1][2][3]
Bizitza
Benedikte Danimarkakoa printzesaren (Margrethe II.a Danimarkako erreginaren ahizpa) eta Ricardo de Sayn-Wittgenstein-Berleburg printzearen alaba da. Nebaerdi eta ahizpaerdi nagusiagoak ditu, Gustaf eta Alexandra printzesa.[4]
Kirol ibilbidea
Australian Danimarkako taldean 2000ko Sydneyko Udako Olinpiar Jokoetan erreserba izan ostean, Udako bi Olinpiar Jokotan parte hartu zuen. Brontzezko domina bat lortu zuen 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Pekinen, taldekako proban (Anne van Olstekin eta Andreas Helgstrandekin batera), eta laugarren tokia 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan Londresen, proba berean. Brontzezko domina bat irabazi zuen 2001eko Europako Doma Txapelketan.[5]
Zaldizko ibilbideaz gain, Danimarkako doma talde nazionaleko entrenatzaile jardun zuen 2017 eta 2021 urteen artean.[6]
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak