"Narrika" izenak jatorri gaskoia du. Jakina denez, Donostiak gaskoi populazio handia izan zuen, eta bertako toponimian aztarna ugari utzi zuten. Gaskoiez, "Na" partikulak "anderea" esan nahi du; beraz, Narrikak "Rika anderea" esan nahi du. Rika, bestetik, Enriketa izenaren txikigarria omen da.
[1]
Beste zalantza da zein zen Rika Andere hori. Erregearen Probestuaren etxea kale horretan zegoen, eta hortik pentsa daiteke kargudun horren emaztea izan zitekeela. [1]
Kale historikoa
Oso kale zaharra da. 1566koerroldan eta 1630eko Ordenantzetan agertu zen. 1813ko txikizioa aurretik kurba itxura zuen, Plaza Zaharrean hasita eta Trinitateko kalean bukatuz, San Bizente elizatik gertu. Kalearen erdian pasagune ia ezkutua eta estua zegoen ere, San Juan kaleraino joateko.