Abuztuaren 31 kalea (antzina Trinitate kalea) GipuzkoakoDonostia hiriko Parte Zaharrean dagoen kale ospetsu eta herrikoi bat da. Kale honen bi alboetan pintxo ugari eskaintzen dituzten taberna ugari daude.
1813koabuztuaren 31n jazotako Donostiako setioanfrantsesak hiritik bidaltzeko batailan ingeles eta portugaldar tropek hiria sutan utzi zuten. Hiritik salbatu zen kale bakarra hau izan zen, hortik bere izena: Abuztuaren 31 kalea. Gertakari hura oroitzeko ekitaldi herrikoiak ospatzen dira urtero kale horretan; horietan nabarmenena argien itzalketa eta kandelak piztea da.