Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senitartekoen Elkartea 2002ko azaroan[1] frankismoak sortutako biktimen oroimen historikoa berreskuratzeko helburua duen elkartea da[2].
Egindako lanari esker 2003ko martxoaren 10ean Nafarroako Parlamentuak 1936ko estatu-kolpearen ondorioz fusilatutako nafarren aldarrikapen eta ordaintzearen aldeko adierazpena egin zuen[3]. Era berean, 2007ko irailaren 21ean Iruñeko Udalak, Nafarroa Bairen bitartez egindako proposamenaren ondorioz, fusilatuak omentzea adostu zuen.
Presidentea Mirentxu Agirre, 1936an fusilatutako Fortunato Agirre Lizarrako alkate jeltzalearen alaba, da.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak