NGC 2903

NGC 2903
Behaketa
Distantzia Lurretik30.400.000 ly eta 9,33 Mpc
Itxurazko magnitudea (V)9,07, 10,44, 9,75, 8,68, 6,951, 6,332 eta 6,036
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1784ko azaroaren 16a
Gorriranzko lerrakuntza0,001834 eta 0
Galaxia-motaSBbc
KonstelazioaLeo (konstelazioa)
Abiadura erradiala554 km/s
Igoera zuzena143,0421292 °
Deklinazioa21,5008306 °
Izendapenak

NGC 2903 Leo konstelazioan dagoen galaxia espirala da, Alterfetik (λ Leonis) hegoaldera 1,5º-tara kokatua, Lurretik 20,5 milioi argi-urtera. Teleskopio txikiekin beha daitekeen itxurazko 9,7 magnitudeko galaxia distiratsua baita. Harrigarria bada ere Charles Messier- ek ahaztu egin zuen kbere atalogoa egiterakoan eta William Herschelek aurkitu zuen 1784an .

Deskribapena

NGC 2903 galaxia gisa Esne Bidearen nahiko antzekoa hainbat ezaugarritan. Bere tamaina gure galaxia baino apur bat txikiagoa da, 80.000 argi urte inguruko hedadurarekin, eta erdiko barra bat ere badu (infragorrian hartutako irudietan ondo ikusten da)[1]. Baina Esne Bideak ez bezala, izar-multzo gazte distiratsuak ditu, non eta Esne Bidean kumulu globular zahar tipikoak dauden. Izan ere, NGC 2903 barruko izar-hodei distiratsu batek katalogoko izen propioa lortzen du NGC 2905 gisa.

Galaxiaren erdialdeko eskualdea oso aktiboa da izar-sorkuntzari dagokionez: nukleoaren inguruko eraztun batean kontzentratzen da eskualde hori, 600 parsec-eko diametroa du.

Mota berantiarreko beste galaxia isolatu asko bezala, NGC 2903-ren hidrogeno neutroa galaxiaren eremu ikusgaia baino hiru aldiz gehiago hedatzen da. Horrez gain, gutxienez hiru galaxia satelite txiki ditu: horietako bat galaxia esferoidal nano bat, eta beste bat gutxienez bertatik 60 kiloparsec baino pixka bat gehiagora, zeina uste den materia ilun ugariz hornitua egon behar duena, Eguzkiarena baino 100 milioi aldiz masa handiagoa izanik.

Erreferentziak

  1. Odriozola, Urtzi. «NGC 2903 galaxia ikusi dugu» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!