Málaga-Costa del Sol aireportua[1] Espainiako laugarren aireporturik garrantzitsuena da, Madril, Bartzelona eta Palma hirietakoen atzetik. Nazioarteko hegaldi asko ditu, 60 herrialdetara.
Aireportuak guztira bost terminal ditu. Hiru terminal, bidaiari arruntentzat; bat —pribatua— jet hegazkinetarako; eta bestea, zama-garraiorako.
Ondorengo taulan azken urteetako bidaiarien kopurua ikus daiteke.