Mustafa Ahmed Ben Halim (arabieraz: مصطفى احمد بن حليم; Alexandria, Egiptoko Sultanerria, 1921eko urtarrilaren 29a - Arabiar Emirerri Batuak, 2021eko abenduaren 7a) libiar politikari eta negozio-gizona izan zen. Bere aita Egipton erbesteratu zen Italiak Zirenaika okupatu ondoren, eta han jaio zen Mustafa. Ingeniaritzan lizentziatu zen Alexandriako Unibertsitatean eta 1950ean Libiara itzuli zen. Herri-lanetako ministroa izan zen 1953an, Libiako lehen gobernuan. Libiako Erresumako lehen ministroa izan zen 1954tik 1957ra. Libiako Unibertsitatea eta Libiako Banku Zentrala sortu zituen. Mendebaldeko potentziekin aliatu zen, baina Sobietar Batasunarekin eta herrialde arabiarrekin ere harreman onak izan zituen. Ben Halim atzerrian zegoen Gaddafik boterea hartu zuenean. 2011n itzuli zen Libiara, diktadorea boteretik kendu ondoren.
Bibliografia
- Libya: The Years of Hope - The Memoirs of Mustafa Ahmed Ben-Halim - Former Prime Minister of Libya, ISBN 0-9532961-0-5
- "Libya's Hidden Pages of History: A Memoir" Rimal Publications, 2013 (English Edition)
Kanpo estekak