MuniketaMuxika herriko auzoa da. Landa-gunea da, sakabanatutako etxe eta baserriekin.
Geografia
Muxikako udalerriaren mugetan hegoalderago dago, baina bertako puntu batzuetatik itsasoa ikus daiteke. Oiz eta Goraño mendien magalean dago ingurua. Inguru hau zen 19. mende erdira arte Busturialdea eta Durangaldea konektatzen zituen bide nagusiaren pasabidea; baina 1848an Autzaganeko bidea hobetu zenean aldatu zen hori[1].
Auzoko baserrien artean daude Muniketa izenekoa bera, Giñerratu/Giñarratza, Makatzeta, Leindo, Etxebarri eta Astei/Astegi, zenbait etxeren multzoa azken hau, horien artean landa-turismoko etxea[2].