Montserrat Martínez Parera (Bartzelona, Katalunia, 1975eko otsaila) bartzelonar ekonomialaria da.[1] 2020ko abenduaren 16an Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko (CNMV) presidenteorde lanetan hasi zen.[2][3][4][5]
Katalunia Erkidegoko Bartzelona hirian jaio zen. 1993tik 1997ra Ekonomiako eta Enpresen Administrazioko Gradua (Ekonomian espezializatua) ikasi zuen jaioterriko Pompeu Fabra Unibertsitatean (CEMF) ikasi zuen. 1997tik 1999ra osatu zuen Ekonomia eta Finantzak Masterra, Moneta eta Finantza Ikasketen Zentroa (CEMFI - Moneta eta Finantza Ikasketen Zentroan, Madrilen.[1]
CNMVn hasi zuen bere ibilbide profesionala, bost urtez BBVAko analisi sailean presidentetza eta presidenteordetza kabineteetako zuzendari izan ondoren.[2]
2012 eta 2017 artean Banco Bilbao Vizvaya Argentariako (BBVA) inbertitzaileekiko harremanen arloan egon zen. Gero, Fernando Restoyren kabineteburua izan zen, Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadoreordea izan zenean Espainiako Bankuan, 2012an eta 2017an, eta 2018ko urtarrilean presidenteorde izendatu zuten arte CaixaBanken egon zen, Gonzalo Gortazar presidentearen bulegoan.[6] Kargu hori dela eta, Caixabankek Bankia xurgatzea saihestu behar izan zuen.[7]
Besteak beste, lan hauexek kaleratu ditu:[1]