Miserableak (musikala)

Artikulu hau musikalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Les Misérables (argipena)».
Miserableak (musikala)
Jatorria
Estreinaldi-dataAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
IzenburuaLes Misérables
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Deskribapena
OinarrituaMiserableak
HitzakAlain Boublil eta Jean-Claude Lucchetti
LibretistaAlain Boublil
Bestelako lanak
MusikagileaClaude-Michel Schönberg
Fikzioa
Historia
Jasotako sariak

lesmis.com
IBDB: 5340
Facebook: LesMiserables.TOHO Twitter: team_tricolore Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube eta YouTube

Miserableak (frantsesezko eta ingelesezko ekoizpenetan Les Misérables) antzerki musikaleko pieza ezaguna da, 1862ko Victor Hugo idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua. Musikala Parisen estreinatu zuen 1980an, Claude-Michel Schönberg-en musikarekin eta frantsesezko hitzekin (libretoaren idazleak Alain Boublil eta Jean-Marc Natel dira).

Lana batez ere ingelesezko libretoagatik egin izan da ezaguna nazioartean. Herbert Kretzmerrek idatzi zuen bertsio hori, eta New York hiriko Broadwayko antzokietan zein Londresen arrakasta luzea izan du. Londresko ekoizpena 1985etik jarraian ematen ari dira etenik gabe West End antzokian.

Euskaraz

Musikala itzuli izan den dozena bat inguru hizkuntzen artean euskara ere bada.

Bergarako Musika Eskolako lagun batzuk Broadwaytik etorri ziren ideiarekin 1993an, eta Bergaran estreinatu zen euskaraturik 1994ko urtarrilaren 4an. Euskarazko itzulpena idatzi zuten Miguel Moñux, Pello Txintxurreta eta Rafa Sánchezek[1].

Bergarako Musika Eskolaren 10. urteurrena ospatu zuten ekoizpen harekin, eta 25. urteurrenean ere bigarren ekoizpen bat egin zuten, 2009an[2].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «'Miserableak', 15 años después» El Diario Vasco 2009-03-13 (Noiz kontsultatua: 2019-06-21).
  2. «Bueltan da Bergaran mundua hunkitu zuen 'Miserableak' musikala - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-21).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!