Mikel Laboa |
---|
|
Argitaratze data | 2017 |
---|
Diskoetxea | Elkar |
---|
Mikel Laboa 2017an plazaratutako Delorean taldearen estudioko grabazioa da. Mikel Laboaren lanean oinarritutako diskoa. Bertsio elektronikoak dira, oinarri gisa 2008an hil zen Donostiako abeslariaren ahotsa erabiliz. Taldearen bederatzigarren diskoa izan zen. Azala Jose Luis Zumetaren lana da. Diskoa zuzeneko espektakulu batean oinarritu zen.
Ezaugarriak
Laboaren estilo abangoardista erabiliz Zarautzeko indie-rock elektroniko estiloko taldeak bariazioak eta aldaketak sortu zituen. Elementu berri asko sortuz, funtsean Laboaren lana nabarmendu nahi zuten. Orokorrean, oso disko hipnotikoa da.[1]
Musikariak
Kantuen zerrenda
Guztiak Mikel Laboaren kanta ezagunen bertsioak dira:
- 01 - "Kantuz"
- 02 - "Dialektikaren laudorioa (Lekeitio 3)"
- 03 - "Komunikazioa-inkomunikazioa (Azken pasartea, "Ez""
- 04 - "Denbora galduaren bila"
- 05 - "Bentara noa"
- 06 - "Orreagarako introa"
- 07 - "Orreaga (Lekeitio 6)"
Erreferentziak
Kanpo estekak