Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Jose Luis Zumeta

Jose Luis Zumeta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Luis Zumeta Etxeberria
JaiotzaUsurbil1939ko apirilaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2020ko apirilaren 22a (81 urte)
Heriotza moduaikertzekea: ezezaguna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduaarte abstraktua
espresionismoa

zumeta.es…
Discogs: 2170378 Edit the value on Wikidata

Jose Luis Zumeta Etxeberria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 19a - Donostia, 2020ko apirilaren 22a[1]) margolaria zen. Gaur taldearen sortzaileetako bat izan zen 1966an Ruiz Balerdi, Basterretxea, Txillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Ariasekin. Informalismoaren jarraitzaile zen; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu zituen. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturaren aldien artean aipatzekoa da Papiroak izeneko saila. Abstrakzioaren bidetik jarraitu zuen azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.

Hala, bada, Zumetaren lanetan hainbat kode eta aldi ageri dira, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, alla prima estiloko berriagoetaraino. Aldian aldiko kode horiek, eta bere garaian Gaur taldean, gero Ez Dok Amairun eta kultura asteetan, geroago Homenaje a las víctimas del franquismo omenaldian, eta azkenik Nueva Etiopía liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan zela adierazten du.

Bizitza eta lanak

La egipcia se escapó con el pájaro (1984), Jose Luis Zumetarena, Papiroak sail bikainekoa, industria kartoi zimurraren gainean tenpera erabiliz egina.
La egipcia se escapó con el pájaro (1984), Jose Luis Zumetarena, Papiroak sail bikainekoa, industria kartoi zimurraren gainean tenpera erabiliz egina.

1939koa, Espainiako Gerra Zibila bukatu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen urtekoa da Zumeta, gerra ondorengo pintorea, beraz. Fraideen kolegioan egin zituen lehen ikasketak, eta han erakutsi ere marrazkigintzarako zuen trebetasuna. Orduan beste asko bezala, lanean hasi behar izan zuen hamalau urterekin. Fraideen eskutik Gráficas Valverde lantegian hasi zen marrazkilari (1953-1958), eta lantegi hartan, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan eta Gipuzkoako Artisten Elkartean eman zituen marrazkigintzako eta pinturako lehen urratsak.

1958an, Espainiako urrezko domina lortu zuen Madrilen, Pintura Joven lehiaketan. Baina, garai haietan, Espainian zen giroak etorkizun estua eskaini ziezaiokeen hemeretzi urteko gazte bati, eta are estuagoa pintura landu nahi zuenari. Lehenbailehen soldadutza egin zuen (boluntario); eta, erbestera joatea erabakirik, 1959aren azkenaldean Parisa aldatu zen, beraz, Ascensio Martiarenarekin ikasten ibili eta gero.

Parisen, Rafael Ruiz Balerdirekin bizi izan zen garaian, Ameriketako abstrakzioa eta Europako abangoardiako joerak ezagutu zituen. Parisen ezagutu zituen hurbilagotik Mantegna, Rembrandt eta beste zenbait klasikoren obrak, eta aldiz eta estiloz bere nahietatik hurbilagoko iruditu zitzaizkion Cézanne batenak edo Paul Klee, Picasso, Tàpies eta abarrenak eta –Cobra mugimenduko edo ez– Van Velde, Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta gainerako espresionistenak eta, oro har, abangoardisten aitzindarienak ere.

1960an itzuli eta Hondarribian jarri zen lanean, Remigio Mendibururekin; garai hartan espresionismoa landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta 1961ean lehen bakarkakoa egin zituen; geroztik erakusketa askotan parte hartu zuen.

Stockholm eta Londresen lan egin zuen 1962-1963 bitartean. 1964an Euskal Herrira itzuli zenerako barrundatua zuen gero gidari ibili izan duen ideia, artista batek formak eta koloreak erabili behar dituela dioena, eta bat baino gehiago tenkarazi ere zuten Zumetaren urte horietako koadro abangoardista, zeharkako zerrenda gorri, zuri, hori, beltz eta urdinez taxutuek.

Cuando el cielo casi cumplía las quince horas (1984), Jose Luis Zumetarena. Zumeta izan da azken aldiotan obra zabal eta ugariena egin duen margolarietako bat.
Cuando el cielo casi cumplía las quince horas (1984), Jose Luis Zumetarena. Zumeta izan da azken aldiotan obra zabal eta ugariena egin duen margolarietako bat.

1966an Gaur taldearen (Jorge Oteiza buru zuen talde abangoardista) sorreran esku hartu zuen, eta Zumetaren lanak abstrakziora jo zuen, kolore biziekin batera, ñabardura zehatzak eratuz. Gaur taldearekin Donostian (Barandiaran galerian), Bilbon (Arte Ederretako Museoan) eta Gasteizen (Fernando Amaika Museoan) egin zituen erakusketak. Aurrerantzean ere, 1960ko hamarraldia bitartean bederen, bat-batean eta barruaren eraginera pintatu izan zuen; kolore biziekin batean ñabardura zehatzak eta ohiko ez diren kontrasteak eratuz, eta airean zintzilik diruditen formak taxutuz.

1967 ingurutik aurrera, ordea —Homenaje al Guernica de Pablo Picasso koadroagatik Euskal Herriko Pinturako lehenengo saria irabazi zuen urtea—, eztabaidak zer esana bezala, koloreen eta formen arteko borrokak molde berriak sortarazi zizkion sormenezko askatasun egarri hartan. Pintura eta eskultura uztartu beharrez edo, ordu arteko Euskal Herriko pintura formalistan inoiz erabili ez ziren materialez eta kolore konbinaketaz eratuak dira aldi horretako obrak: zerrenda gorri, berde, zuri eta horiz margotutako zur erliebedunak, besteak beste.

Izatez, indar eta adierazgarritasun handiko obrak ziren, baina ez nonbait, eta tamalez, garai hartako jende arruntak artelantzat hartzeko modukoak, 1968an Bilboko Grises galerian egin zuen erakusketa handian koadro bakarra eta hura 8.000 pezetatan saldu izana da horren lekuko. Joera horri eta berak esandako «aurrean dudan espazioa hustuz edo hari ingurua janez pintatzen dut» esaldian nabari den eskultoreari hesirik jarri izan ez balie, agian ate berri bat zabalduko zuen Euskal Herriko eskulturan ere, izan ere, ez baitira aipatu diren horiek hiru dimentsiotan egin zituen lan bakarrak. Ezagunagoak eta bikainagoak dira, besteak beste, Usurbilgo pilotalekuaren atzean (145 m2) eta Pasaiako portuan 1973-1976 bitartean egin zituen zeramikazko erliebe handiak, ibiliago ziren bideak jarraituz onduak. Gauza edo irudi izatera iristeko puntuan pintzelaren eta bat-bateko kolore kontrastearen magiaz geldiarazitako forma kiribilez edo zurrunbilo puskaz osatua dirudi garai horretako zenbait koadrok.

Hainbat erakusketa eta aste kulturaletan parte hartu ere egin zuen aldi berean (1970-1975). Mexikon, New Yorken, Madrilgo Ateneoan eta Durán galerian, Bilboko Mikeldi galerian eta Gasteizko Eder Arte galerian egindako erakusketak dira aipagarrienak. Aste kulturaletan, berriz, 1971tik 1973a bitartean parte hartu zuen.

Baina ez da batere Zumetarena aurkikuntza berriren bat egin eta lotaratzea. Goraxeago aipatu diren molde horiek landu eta 1979-1980ko urteetara iristean ere (Abuelos y nietos en la costa), bada, aldi horrek ere eman zuela ematekoa iruditu zitzaion nonbait, eta bidegurutze larri baten aurrean aurkitu zen. Ez zen kultura berrikuntza informalismoarekiko leialtasunean oinarritu zuen batentzat barruak eskatzen zionera aldatzea urradurarik gabe gertatzekoa.

Hainbeste urte irudien eta forma hutsen arteko muga estuan ibili ondorengo nekeak, ordea, eta gizarteko egoera zertxobait aldatu izanak ere bai agian, mintzaera argiagoz-edo espresatzea eskatzen zioten nonbait, aurreko guztiari uko egin gabe baina esan zezakeena herrietako plazetan ulertzeko moduan esatea, alegia.

Jose Luis Zumetaren zeramikazko murala, Usurbilgo pilotalekuaren atzealdean.

1984-1985 urteetan, ahalik bizkorrena margotzearren tenperaz eta enbalatzeko kartoietan egiten zituen Papiroak saileko koadroak, eta leku eskasiaz, batzuk besteekin konparatu gabe biltzen, egin ondoren. Bertso paperetako ziztadaren edo jende ahaldun samarren aurrean igarotzean egin litekeen irri txikiaren kutsua dute. Ordu arteko eta ondorengo koadroek ez bezala, titulua ere badute obra horiek, han edo hemen entzundako zerbaiten zantzua dutenak, gainera: Paseo cotidiano del hombre con paraguas, Nació con el pan bajo el brazo, eta abar.

Carlos Martinez Gorriaranen iritzian, XX. mendean Euskal Herriko pinturan egin den gauzarik ederrenetakoak dira papiro horiek.

Molde berri horietara jotzean, ordea, ez zien betiko uko egin aurreko kolore gorri, beltz, urdin eta hori bizi haiei: inon ezer adierazi gabe, baina 1985etik aurrera, teknika eta modu berrien bila abiatu zen. Tenperak eskaintzen zion aisetasun hura olioak eskaini ote ziezaiokeen probatu nahi zuen orain, horrekin barruko zirrarak bat-batean adieraz ote zitzakeen, alegia. «Olioz pintatzeko, denbora geldiarazi behar izan dut, modu berrietara moldatu, mantsoago eta bizi arnasa gutxiagoz ari. Barruak, ordea, borondateak eta ahaleginak parterik izan gabe, bat-batean eta denboratik at, gauzak ager daitezela eskatzen dit. Horretara ahalik gehiena hurbildu nahirik eta mirari hori nola gauzatuko nabil» zioen, Maya Agirianok 1990ean egin zion elkarrizketa batean.

Mirari hori hein handi batean gauzatua duela esan daiteke, 1990etik 1992ra bitarteko alla prima edo hasialdi batean egindako koadroak eta ondorengo asko ikusita. Asko pentsatu gabe bat-batean sortutako lanak dira, sormena luzaro landu izanak pizten duen lehertu beharraren adierazpide, kolore eta ñabarduretan lehertzen dena, 1990-1992ko hainbat koadrotan ikus daitekeenez. Zumetaren obrak bere-berea du pintzel ukitu bakoitza hitz ozen bihurtu beharra, modu akademikoz espresionismoa esaten den hori, bai hasi berritako kolore zerrendaz egindakoak, bai 1960ko erliebeetakoak, eta halaber papiro edo kartoietakoak eta 1985az geroko koadroetakoak ere.

Bi urte lanik erakutsi gabe eman ondoren, 2000. urtean erakusketa guztiz berezi bat ireki zuen Bilboko Uribitarte kaiko biltegi frankoan. Erdi abandonatutako eraikin horretan formatu handiko 50 lan aurkeztu zituen. Lehendik ere, prestatuak zituen erakusketak Zumetak espazio hain handitan, Donostiako San Telmon edo Bilboko Arte Ederretako Museoan, esaterako. Erakusketa hartan 1999an egindako Gernika lana aurkeztu zuen, Picassoren izen bereko margolanean oinarritutako 7,80 metro zabal eta 3,59 metro luze dituen obra erraldoia, bere gainerako lanak baino figuratiboagoa, horretan ere kolore biziak -batez ere gorria- nagusi zirela. 2000. urtean bertan Donostiako San Martin Azokan ere izan zituen bere lanak ikusgai, eta 2001. urtean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen.

Erreferentziak

  1. «Jose Luis Zumeta margolaria zendu da, 81 urte zituela» naiz: 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

جزء من سلسلة مقالات حولحقوق الإنسان النظرية حقوق الادعاء وحقوق الحرية حقوق فردية حقوق طبيعية وحقوق قانونية حقوق سلبية وإيجابية حقوق الإنسان المدنية والسياسية الاقتصادية والاجتماعية والثقافية الأجيال الثلاثة الحقوق حسب الفئة الطفل المستهلك الدائنون المتهمون الصم المسني

Alcune carte Rider-Waite I Tarocchi Rider-Waite, conosciuti anche come Waite-Smith Tarot, sono oggi i tarocchi più diffusi nel mondo anglosassone. I 78 arcani furono ideati dal mistico ed esoterista statunitense Arthur Edward Waite e disegnati dalla sua discepola Pamela Colman Smith tra il 1908 e il 1909, ispirandosi in parte ai Tarocchi Sola-Busca (1491), che fino a quell'epoca rimasero l'unico mazzo di tarocchi illustrato con personaggi dinamici in tutte le 78 carte. La prima versione del Wai…

2007 Winnipeg Blue Bombers seasonHead coachDoug BerryHome fieldCanad Inns StadiumResultsRecord10–7–1Division place2nd, EastPlayoff finishLost Grey CupUniform ← 2006 Blue Bombers seasons 2008 → The 2007 Winnipeg Blue Bombers season was the 50th season for the team in the Canadian Football League and their 75th overall. They attempted to win their 11th Grey Cup championship, but they lost in the Grey Cup game against the Saskatchewan Roughriders. Offseason CFL draft …

Lennaert Nijgh Lennaert Nijgh, 1985 Algemene informatie Volledige naam Lennaert Herman Nijgh Geboren 29 januari 1945 Geboorteplaats Haarlem Overleden 28 november 2002 Overlijdensplaats Haarlem Land  Nederland Werk Jaren actief 1966 - 2002 Dbnl-profiel (en) IMDb-profiel Website Portaal    Literatuur Lennaert Herman Nijgh (Haarlem, 29 januari 1945 – aldaar, 28 november 2002) was een Nederlandse tekstdichter. Nijgh maakte vooral naam als tekstdichter voor de zanger Boudewijn de Gro…

«Маламук» Повна назва Футбольний клубМаламук Засновано 1979 Населений пункт Уумманнак,  Гренландія Стадіон «Уумманнак Стедіум»в Уумманнаці Вміщує 2 000 Президент Сакіо Флейшер Головний тренер Герт Флейшер Ліга Кока-кола ҐМ 2014 2-ге Домашня «Маламук» — професіональний ґ…

Istana Odawara 小田原城 Odawara, Prefektur Kanagawa, Jepang Istana Odawara Jenis Istana Jepang gaya Hirayama Dibangun 1447, dibangun ulang 1633, 1706 Digunakan Zaman Edo Diruntuhkan 1872 Dibukauntuk umum ya Pertempuran/Perang Pengepungan Odawara (1561)Pengepungan Odawara (1569)Pengepungan Odawara (1590) Istana Odawara (小田原城code: ja is deprecated , Odawara-jō) adalah istana yang terletak di Kota Odawara, Prefektur Kanagawa, Jepang. Sejarah Odawara dahulu merupakan benteng Klan D…

Este artículo o sección necesita referencias que aparezcan en una publicación acreditada.Este aviso fue puesto el 15 de diciembre de 2017. Grupos de Respuesta Especial para el Crimen Organizado Emblema de los Grupos de Respuesta Especial para el Crimen Organizado (GRECO)País  EspañaFidelidad  EspañaRama/s Policía NacionalFunción Lucha contra las mafias, el crimen organizado y el tráfico de drogasEspecialización Policía Judicial[editar datos en Wikidata] Los Grupos …

1972 single by The SupremesYour Wonderful, Sweet Sweet Love1972 German singleSingle by The Supremesfrom the album Floy Joy B-sideThe Wisdom of TimeReleasedJuly 11, 1972Recorded1972, Hitsville U.S.A.GenrePop, soulLength3:00 (album/single version)LabelMotownSongwriter(s)Smokey RobinsonProducer(s)Smokey RobinsonThe Supremes singles chronology Without the One You Love (1972) Your Wonderful, Sweet Sweet Love (1972) I Guess I'll Miss the Man (1972) Floy Joy track listing9 tracks Side one Your Wonderfu…

Cape No. 7海角七號Sutradara Wei Te-Sheng Produser Jimmy Huang Wei Te-Sheng Ditulis oleh Wei Te-Sheng PemeranVan FanChie TanakaKousuke AtariRachel LiangJohnny C.J. LinMing HsiungYing Wei-MinMa Nien-hsienJoanne YangBjanav ZenrorJu-Lung MaHsiao-Lan PeiChang KueiShino LinPei-Chen LeeChin-Yen ChangPenata musikChi-Yi LoFred LuSinematograferTing-chang ChinDistributorBuena VistaAstro Entertainment Sdn Bhd (Malaysia)Tanggal rilis 22 Agustus 2008 (2008-08-22) (Taiwan) Durasi129 menitNeg…

Japanese manufacturing company Nitto Denko CorporationNative name日東電工株式会社TypePublic (K.K)Traded asTYO: 6988TOPIX Large 70 ComponentIndustryChemicalFoundedOsaki, Tokyo, Japan (October 25, 1918 (1918-10-25)) 104 years agoHeadquartersO-fuka-cho, Kita-ku, Osaka, JapanKey peopleHideo Takasaki (Board member and President)Productschemicals and in materials scienceRevenue¥940,000  million (FY 2023)Operating income¥106,734 million (FY 2014)Net income¥77,876…

Patmawati Abdul HamidPatmawati Abdul Hamid di PON 2016Lahir18 Februari 1972 (umur 51)[1][2]Ujung Pandang[2], Sulawesi SelatanTempat tinggalKabupaten Bekasi, Jawa Barat, IndonesiaKebangsaanIndonesiaNama lainPatmawati Abdul Wahid[3]Patmawati[3]PatmaPekerjaanAtlet angkat besi (1989–2017)Pelatih di PABSI Kabupaten Bogor (2015–2016)Pelatih di Tim Pelatda PON Angkat Berat Jabar (2020–2021)Pelatih di PABSI Kabupaten Bekasi (2020–sekarang)Dikenal…

Gender identity other than sex assigned at birth Not to be confused with Transsexual. ‹ The template Infobox gender and sexual identity is being considered for deletion. › TransgenderThe Helms' transgender flagClassificationGender identityAbbreviationsTGOther termsAssociated termsTranssexual Part of a series onTransgender topics      OutlineHistoryTimeline Gender identities Androgyne Bissu, Calabai, Calalai Burrnesha Cisgender Gender bender Hijra Non-binary…

This article is about the documentary. For the album of the same name, see Brave Enough 2017 filmLindsey Stirling: Brave EnoughOfficial PosterDirected by Dan Cutforth Jane Lipsitz Produced by Rich Eckersley Adina Friedman Lindsey Stirling StarringLindsey StirlingEdited by Christine Khalafian Steve Lichtenstein Jillian Moul Music byLindsey StirlingProductioncompanies Magical Elves Productions YouTube Premium Distributed byYouTubeRelease dateMay 17, 2017Running time75 minutesCountryWorldwideLangua…

For other uses, see Cost of living (disambiguation). 1983 studio album by Rick WakemanCost of LivingStudio album by Rick WakemanReleased1983Recorded1982–83GenreHard rock, progressive rockLength36:09LabelCharismaVoiceprint (reissue)ProducerRick WakemanRick Wakeman chronology Rock 'n' Roll Prophet(1982) Cost of Living(1983) G'olé!(1983) Alternative cover1991 reissue. Professional ratingsReview scoresSourceRatingAllmusic[1] Cost of Living is a progressive rock album released in 1…

American actress (1906–1987) Mary AstorAstor in 1933BornLucile Vasconcellos Langhanke(1906-05-03)May 3, 1906Quincy, Illinois, U.S.DiedSeptember 25, 1987(1987-09-25) (aged 81)Los Angeles, California, U.S.Resting placeHoly Cross CemeteryOccupationActressYears active1921–1964Political partyDemocraticSpouses Kenneth Hawks ​ ​(m. 1928; died 1930)​ Franklyn Thorpe ​ ​(m. 1931; div. 1935)​ Manu…

2006 single by Shayne Warde Stand by MeSingle by Shayne Wardfrom the album Shayne Ward B-sideEasy to Love You, Hit the Ground RunningReleased10 July 2006 (2006-07-10)[1]Recorded2006Length4:14LabelSony BMGSongwriter(s)Kotecha, RomdhaneShayne Ward singles chronology No Promises (2006) Stand by Me (2006) If That's OK with You / No U Hang Up(2007) Stand by Me is the third single from the second United Kingdom X Factor winner, Shayne Ward. It was released in the UK on 10 July 2…

Ця стаття містить правописні, лексичні, граматичні, стилістичні або інші мовні помилки, які треба виправити. Ви можете допомогти вдосконалити цю статтю, погодивши її із чинними мовними стандартами. (вересень 2015) Конвенція про психотропні речовини Тип міжнародний догові…

Pflegschloss von Neukirchen beim Heiligen Blut, heute Wallfahrtsmuseum Lageplan der Kirchenburg Neukirchen beim Heiligen Blut auf dem Urkataster von Bayern Gedenktafel am ehemaligen Pflegschloss Die Kirchenburg Neukirchen beim Heiligen Blut befindet sich im Oberpfälzer Markt Neukirchen beim Heiligen Blut im Landkreis Cham in Bayern (Marktplatz 10). Die ehemalige Kirchenburg liegt an der Ostseite des zentralen Marktplatzes. Das heutige Pflegschloss an dieser Stelle ist unter der Aktennummer D-3-…

Skyscraper on Capitol Square in Downtown Columbus, Ohio PNC BuildingView from the Rhodes State Office TowerFormer namesNational CityGeneral informationStatusCompletedTypeOfficeLocation155 East Broad Street, Columbus, OhioCoordinates39°57′44.140″N 82°59′48.001″W / 39.96226111°N 82.99666694°W / 39.96226111; -82.99666694Completed1977HeightRoof317 ft (97 m)Technical detailsFloor count24Floor area358,643 sq ft (33,319.0 m2)[1] PNC B…

Women's 100 metresat the Games of the IX OlympiadVenueOlympic StadiumDateJuly 30 (heats & semifinals)July 31 (final)Winning time12.2Medalists Betty Robinson  United States Bobbie Rosenfeld  Canada Ethel Smith  Canada1932 → Athletics at the1928 Summer OlympicsTrack events100 mmenwomen200 mmen400 mmen800 mmenwomen1500 mmen5000 mmen10,000 mmen110 m hurdlesmen400 m hurdlesmen3000 msteeplechasemen4 × 100 m relaymenwomen4 × 400 m relaymenRoad eventsMarathonmenField even…

Kembali kehalaman sebelumnya