Metropolitan Life Insurance Company Tower New York hiriko eraikina da. Napoleon LeBrun & Sons arkitekto taldeak diseinatu zuen eta 1909an eraiki zen, Metropolitan Life Insurance aseguruetxearen egoitza nagusia bertan kokatzeko. Enpresa horren egoitza nagusia 2005era arte egon zen etxe orratz honetan. 213 metro luze, eta 50 solairu dauzka.
1909tik 1913ra munduko eta Ameriketako Estatu Batuetako eraikinik garaiena izan zen.