Mediku partaidetzazko tortura (edo mediku partaidetzazko itaunketa), medikuntzako profesional batek parte hartzen duen tortura ekintza da. Profesional horren partaidetza mota askotakoa izan daiteke: biktimak zer jasan dezakeen erabakitzea, torturaren eragina areagotuko duten tratamenduak jartzea, edo zuzenean torturatzaile izatea.
Mediku partaidetzazko torturan, batzuetan, profesional horren medikuntzako jakintzak erabiltzen dira itaunketa edo gorputz zigorra bideratzeko, gizakien gaineko torturazko esperimentuak egiteko, edo presoak torturatzeko momentuan mediku onarpen profesionala emateko. Mediku partaidetzazko torturatzat hartzen dira, halaber, gizakiei haiek nahi edo jakin gabe egindako torturazko esperimentu zientifikoak edo sasizientifikoak.
Jakina da tortura medikoa mediku guztiek jarraitu beharreko etika medikoaren aurka doala.
Legediak baditu zulo batzuk, mediku partaidetzazko torturarekin zerikusia dutenak.
Legedian dagoen hutsunea betetzeko, Kanadako VCST erakundeak (torturetatik bizirik atera direnen Victoriako koalizioa) etika komite bat osatzeko proposamena aurkeztu du, Nazio Batuek ezarritako arauak bete daitezen.