Meänkieli[1] (lit. "geure hizkuntza") Suedia iparraldean mintzatzen den finlandieraren aldaera da.
Meänkielia, urteetan zehar, Suediako gobernu zein instituzioen aldetik gutxietsia izan da, bere hiztun kopuruak XX. mendearen bigarren erditik behera eginez. 2000koapirilaren 1ean, hizkuntza onartu zuen Suediako gobernuak, hizkuntza gutxitu gisa; hots, hizkuntza beregain gisa eta ez finlandieraren aldaera gisa. Azken honek, bere aldetik, onarpen bera jaso zuen.
Hala ere, Suedia sartaldeko aldean kokatzen diren herritarrak urteetan zehar suedieraz ikasi dute eta gazteenen arteko ama-hizkuntza suediera bihurtu da.