Fernando Maximiliano José María Habsburgo-Lorenakoa, ezagunagoa Maximiliano I.a Mexikokoa gisa (Viena, Austriar Inperioa, 1832ko uztailaren 6a - Queretaro, Mexiko, 1867ko ekainaren 19a), Austriako artxidukea eta Mexikoko enperadorea izan zen.
Biografia
Frantzis Karlos artxidukearen eta Bavariako Sofiaren semea, eta Frantzisko Josef I.aren anaia zen.
1857an, Belgikako Leopoldo I.aren alaba Karlotarekin ezkondu zen. Lonbardia-Benetoko errege izan zen 1857tik 1859ra. Napoleon III.aren armadak Mexikon sartu zirenean (1864), hango nobleziako elkarte batek Mexiko inperio bihurtzea eta Maximiliano, gaztelaniaz zekienez, enperadore egitea erabaki zuen.
Frantziaren mende zegoen Mexikoko lurraldean bakarrik izan zen enperadore, Benito Juárez errepublikanoen buruak ez baitzion gehiagotarako aukerarik eman.
1868an, Frantziako gudarosteek laguntza ukatu egin zioten eta ezin izan zien eutsi errepublikanoei. Queretaron bi hilabetean inguratuta egon ondoren, garaitu egin zuten haiek, preso hartu, eta gerra-kontseilu batean hiltzera kondenatu zuten. Tomas Mejía eta Miguel Miramón jeneralekin batera hil zuten.
Erreferentziak