Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Diego Montes adarkada goiztiar batek erretiratutako toreatzailea da, zezenak emakumeengatik aldatu zituena. Amodioaren plazerak elkarren ondoan partekatu ondoren, hiltzea da eguzkitako arratsalde eta ezpataden zirrara bizia berpizteko modu bakarra...
Maria Cardenal hiltzailearen artea isilpean miresten duen abokatu kriminalista da. Maitasunaren une gorenean bere lagunak hiltzen ditu, bere krimenekin tauromakiaren erritu mitikoa gogoratuz...
Biek, beren izaeraren kontrako mundu batean murgildutako konplize bakartiek, topo egin beharko dute, eta inork, ezta beraiek ere, ezingo du saihestezina dena saihestu.