María Eugenia Díaz Calvo (Tarazona, Aragoi, 1990eko apirilaren 30a), Maru Díaz gisa ezaguna, Podemos alderdiko politikari aragoitarra da.
Filosofian graduatua, 2015etik Aragoiko Gorteetako diputatua da. 2019ko hauteskunde autonomikoetarako, Podemoseko Aragoiko zerrendaburu izateko primarioetan lehen postua lortu zuen, baina oso tarte txikiagatik[1].
2019an sortutako koalizio gobernuan (PSOE, Podemos, Chunta eta PAR) Podemosi egokitutako sailburu postu bat hartu zuen Díazek: Zientzia, Unibertsitate eta Ezagutzaren Gizartearen Kontseilaritzaren buru izendatu zuten[2]. Bere saileko taldea antolatzen ari zela, Administrazio Elektronikorako eta Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusi bat izendatu zuen, Bruno Pérez Juncà, baina kargu-hartze ofiziala gertatu baino lehen kargugabetu zuen Diazek, zabaldu zenean Kataluniako independentzia erreferendumaren alde azaldu zela[3].
Erreferentziak