Martin Ruiz de Gamboa de Berriz (Durango, 1533 – Txileko Santiago, 1590) militar bizkaitar eta konkistatzaile espainiarra izan zen, Txileko Erresumaren gobernadorea izan zena 1580tik 1583 arte, Filipe II.aren agindupean.
1552an gaur egungo Txilera iritsi zen, eta han urte batzuk geroago Araucoko Gerran parte hartu zuen. Halaber, 1567an Chiloé uhartea konkistatu zuen eta "Nueva Galicia" izena ipini zion, Castroko hiria bertan sortuz eta Cunco herria meneperatuz.
Azken urteetan maputxe, huillitxe eta pikuntxeen matxinadak jasan behar izan zituen.
Ikus, gainera